viernes, 24 de febrero de 2012

ZENBAIT BALORE, ESKOLAREN ERANTZUKISUN






Irakasleek klase emateko, lehenengo eta behin, haurraren sozializazioaz eta eskolak horretan duen garrantziaz gaiari buruzko zenbait oinarri barneratuta izan behar dituzte, besteak beste, eskola gizakiok joaten garen lehenengo instituzio burokratiko eta formala denez, honen beharra, batik bat, pertsonak sozializatzea da, hau da, prozesu honen bitartez, edonork taldeko kide guztien arauak, ohiturak, kultura eta baloreak bereganatzen ditu.

Hori dela eta, eskolak nahitaezko faktorea bihurtu da kultur-ereduak transmititzeko, eta are gehiago bizi garen gizarte honetan. Hortaz, eskolak gizartean duen eragina edota erantzukizuna izugarri garrantzitsua da. Nik, argazki honen bitartez, eta Haur Hezkuntzako haurrei erreferentzia eginez batik bat, adierazi nahi dut umeak baloreetan heztea oinarrizkoa dela, eta irakasleek haurren eredu oso inportantea direnez, lehenengo eta behin, irakasleek ELKARLANean lan egin behar dute, haurrei oinarrizko zenbait balore erakutsiz.
Beraz, ondoriozta genezake haurrei transmititu beharreko ideien erantzukizuna eskolari dagokiola neurri handi batean. Beraz, eskolan landu beharreko gaien artean, ELKARLANA, BERDINTASUNA jorratzea eta SEXISMOAREN KONTRA egitea ezinbestekoa da.
Sexismoaren gaiari jarraituz, aipatzekoa da gizarte osoak estereotipo sexistak errepikatzen dituela eta, beraz, gizarte osoaren inplikazioa behar dela honen kontra egiteko. Hortaz, gizarte osoa bideratzea ezinezkoa dugunez, eskoloaren bitartez, behintzat, saiatuko gara gai hori lantzen.

martes, 21 de febrero de 2012

Eskerrik asko irakasle!


Bideo hau aukeratu dugu irakaslearen garrantzia nabarmentzeko. Batzutan ez dugu kontuan hartzen behar bezala, baina irakasle baten papera (gehienbat Haur Hezkuntzan) oso determinatzailea da umearen heziketa prozesurako. Irakasleak, bigarren eredu bat dira umeentzat, gurasoekin izan ezik, denbora gehien pasatzen duten pertsonekin direlako. Hori dela eta, irakasle batek jarrera ona edukitzea ezinbestekoa da. Guk, etorkizuneko irakasle moduan, garrantzia eman nahi diogu honi, eta iraganeko ikasle bezala, konturatu gara zein beharrezkoa den irakasle on bat edukitzea gure klaseetan, motibatzailea, eta ez bakarrik ezagutzak transmititzeko, zutaz kezkatzen dena, afektiboki ere nabaritzen dugulako haienganako lotura bat. Hori guztia kontuan harturik, eskerrak eman nahiko genioke berriz ere, gure bizitzan zehar izan ditugun irakasleei, haiei esker (parte batean besterik ez bada ere) , gaur egun garen moduan garelako, eta hau aprobetxatuz, guk nolako irakasleak izan nahi dugun gogoeta egitera bultzatzeko erabiliko dugu.

lunes, 20 de febrero de 2012

Dorre arrosa ARGAZKIA

Material didaktikoa

 Material didaktikoa irakaskuntzan eta ikaskuntzan lagungarriak diren materialak dira. Hezkuntzaren arloan erabiltzen dira kontzeptuak, habilidadeak eta gaitasunak barneratzeko. Oso garrantzitsua da material didaktikoa aukeratzeko momentuan zer irakatsi nahi dugun jakitea eta argi izatea, bestela aukeratzen dugun materiala ez du ezertarako balio.
Horretarako hainbat pedagogoen laguntza daukagu. Hauek materiak didaktiko sortu zuten haur hezkuntzan erabiltzeko.

Maria Montessori ( 1870-1952) medikuntza ikasi zuen. Hasiera batean arazo mentalak zituzten umeez arduratu zen eta haur hezkuntzarekiko interesa piztu zitzaion arazorik gabeko meak estimulatzeko materiala emanez gero asko aurreratzen zutela konturatu zuenean.

Montessoriren printzipio nagusia : " Umearen eraldaketa jarraitua da, fisiko eta mentala arloan" da.

Materialaren ezaugarriak lau ziren:

  • Materialak zentzumen- ezagupenak sortzen ditu.
  • Elkarketa eta graduazioa lantzen ditu.
  • Gako efektua dauka, beste ekintzetarako prestatzen du material bakoitzak.
  • Material batzuek , berez, ekintza zuzentzen dute.
Montessori materialaren sailkapena egin zuen  :
  • IKUSMENA ESTIMULATZEKO ( dimentsio, kolorea eta forma)
  • UKIMENA ESTIMULATZEKO 
  • DASTAMENA ESTIMULATZEKO
  • USAIMENA ESTIMULATZEKO
  • ENTZUMENA ESTIMULATZEKO
Sailkapen bakoitzean material desberdinak erabiltzen zituen, adibide baten bidez azalduko dut: 

DORRE ARROSA

Helburua: Ikusmena eta ukimenaren bidez bolumena bereiztea.
Materiala: Egurrezko hamar kubo dira arrosaz margotuta. handienaren oinarria 10cm karratukoa da. kuboen ertzak cm bat gutxitxen dira, berez, handienak 1000cm kubiko ditu, eta txikienak 1cm kubiko.

Jolasaren bidez bolumena ezagutuko du intuizioa erabiliz.

Ekintak: 
  • Hezitzaileak Dorrea egingo du " hau handiena da" esanez. 
  • Umeak egingo du dorrea.
  • Ilara egingo da ezkerretik eskuinera, lehenego hezitzailea eta gero umea.
  • Umeak dorrearen ekintzak bakarrik egingo ditu.

ARGAZKIA






Komunikazioaren garrantzia Haur Hezkuntzan BIDEOA



Blog bat komunikazio bide bat da, eta gure ustez, komunikazioa ezinbestekoa da pertsonen arteko harremanak aurrera eramateko. Hori dela eta, bideo honekin emango diogu hasiera gure blogari. Izan ere, berdin dio igorle zein hartzailearen adina, bakoitzak komunikatzeko modu desberdina dauka, eta hemen ikus dezakegu bi urteko umeek aurrera eramaten duten elkarrizketa bat.
Didaktikaren barruan, komunikatzeko gaitasuna barneratzeko hainbat estrategia desberdin daude. Nahiz eta ohikoena gurasoekin edo inguruko pertsonekin hitz egitea hastea den, haurrak haien artean beharbada errezago ulertzen dira, bideo honetan ikus dezakegun bezala.

Didaktika heziteka WEB ORRIA

Guk aukeratutako lehenengo web orrialdea oso interesgarria dela uste dugu. Izan ere, hezkuntzari buruzko bibliografia eta informazioa aurki dezakegu bertan. Gainera, web orrialde batetik bestera salto egitea ez da zaila eta informazioa nahiko ondo sailkatuta dago bilaketa errazagoa izan dadin. Gure ustez, Haur Hezkuntzako irakasle izango garen heinean, web orrialde hau garrantzi handikoa iruditzen zaigu, bai ikasle bai izango garen irakasle garaian ere, esaterako, bertan, hezkuntzari buruzko zenbait artxibo, aldizkari, etab. auki ditzakegu; horrek, errazten digu edozein gairi buruzko zenbait informazio ezberdin eskura izatea gure jarrera kritikoa garatuz joan gaitezen.

Hezkuntzaren arazo nagusiak DOKUMENTUA


Guztiok dakigun moduan hezkuntzan dena ez da larrosen kolorekoa, hau da, bere sailtasunak ere baditu eta dokumentu honetan agertzen direnak ohikoenak izan arren ez dira bakarrak izango. Dokumentuan aipatzen den moduan eta guri erreferentzia egin ahal diguna azken atalean agertzen dena da eta horretan oinarrituta ere besteekiko usteak  plazaratuko ditugu. Gaur egun, nahiz eta betidanik gertatu, irakasle askok bere lana diruaren truke egiten dute eta ez euren bokazioa delako. Horrek azkenean, modu batean edo bestean, ikasleei ere trasmititu egiten zaie deseroso sentitzera ere eramanez. Beraz gure etorkizuneko papera ikusita gure bokazioa dela argi izan beharko dugu beti ere gure lana egoki aurrera eramateko gogoa ahastu gabe.
Aipatzen diren beste terminoak ere berebiziko garrantzia dute, besteak beste, gaur egungo gazterian askotan ikusten den bezala ez dakite ikastearen definizioa, nola egin behar duten eta zeintzuk diren honen onurak. Askotan, dokumentuak esaten duen bezala ikasterako orduan pausuak saltatzen dira eta gero hauek gabe aurrera jarraitzean zailtasunak sor daitezke, beraz, komenigarria litzateke ezer irakatzi baino lehen ikastearen definizioa, onurak eta egiteko modua azlatzea?
Gure ustez, hau oso garrantsitzua izango da bestela aurrera joan ahala zailtasunak areagotuz joango dira eta oinarria ondo jarrita ez badago porrotera joateko aukerak biderkatuko dira.
Amaitzeko, gure gizartean ere askotan aipatzen den kontua kanpo eragileetan oinarritua dago, izan ere, ikasterako orduan ingurune egokia ez izatean oinarritzen da, hau da beste kontuetan pentsatzeko aukera gehiago ditu eta beraz kontzentrazioa galtzea oso erraza izango da. Hau gero eta gehiago gertatzen hari da teknologia berrien asmakuntza aurrera doan einean eta ekiditeko hauen eta umearen edadea kontrolatu beharko genuke.

martes, 14 de febrero de 2012

Ongi etorriak!



Ongi etorri Haur Hezkuntzako ikasleek sortu dugun blogera!
Espero dugu txantxangorrien antzera sarrera batetik bestera hegan egitean intereseko gauzak topatzea.

Noemi Aguirre, Arantza Cruz, Paula Gonzalez eta Laura Garcia gara Haur Hezkuntzako graduko ikasleak eta blog hau egiteko bildu gara didaktika orokorreko hainbat irizpide argitaratzeko asmoz.
Astero gutxienez bi ekarpen sartzen saiatuko gara zuen arreta eta interesa bizirik mantendu dezazuen beti ere astuna izan ez dadin. Ekarpen hauen barruan bideoak, dokumentuak, argazkiak eta beste zenbait baliabide zein hauen iturriak aurkituko dituzue, gure iritzi edo hausnarketarekin batera.
Besterik gabe, blogarekin hasteko eta iradokizunak jasotzeko prest gaude.
Beraz, hastera goaz!