jueves, 26 de abril de 2012

Unitate didaktikoari hasiera emateko

Unitate didaktikoetara hurbilpen txiki bat egiteko asmotan, hemen dokumentu interesgarri bat ustea komenigarria zela iruditu zait. Bertan, unitate didaktikoei buruzko hainbat zalantza argitu ahal izango dugu, eta honekin batera, gaiarekin loturiko hainbat albiste, ekintza... ere aurki ditzazkegu.

Aurkezpenean, Urtxintxa proiektuaren ezaugarriak azaltzerako orduan, hainbat puntuetan umearen eta bere garapenaren buruzko kontzeptuak aipatzen dira, eta baita curriculumaren gaineko zertxobait ere. Kontzeptu hauek gure unitate didaktikoa hasi baino lehen irakurtzeak komenigarria izan daitezkeela esango nuke.

Bestalde, haurren gaitasunak garatzerako orduan kontuan hartu beharreko irizpide metodologikoak lantzen dira, eta baita edukietako esperientzia eremuak ere. Jarraian, Haur Hezkuntzan lantzen diren ikasgaien azterketa bat egiten da, adinen arabera desberdindurik, kontzeptu batzuk argituz, eta bakoitzaren deskribapen bat eginik. Bukatzeko, irakasleak izan beharreko harremanak azaltzen dira, gurasoekiko esaterako.

Gure unitate didaktikoari behintzat hasiera emateko hemendik irakurritako informazioa baliagarria izango delakoan usten dizuegu. Batez ere, etorkizunean ditugun ikasleak argazkian agertzen den neska bezala ez egoteko, eta gure klaseak modu dinamiko batean egiten saiatzeko.

martes, 24 de abril de 2012

Bitartekoen erabilpenak





Konstruktibismoaren inguruan ibili gara jo ta ke azkenengo hilabete hauetan. Gure taldeak egindako "murala" aproposa iruditu zait taldeko blogera igotzea, bertan irudi eta eskemen bidez ikus daitekelako konstruktibismoaren oinarria bitartekarien erabilpenei dagokionez.

Konstruktibismoa, 1970-1980tik aurrera indartu zen eta gaur egun hezkuntzaren psikologian teoria nagusia da. Teoria honek dioenez, gizakia ezagutzen sortzailea, hau da, ezagutzak jaso beharrean aurreko esperientzietan oinarrituta ezagutza berriak sortzen ditu. Hori dela eta, garatze prozesu honetan gizakiak abilezia metakognitiboak lortzen ditu.

Konduktismoan umearen ikaskuntza gidatua da, umea pertsona pasibo bihurtuz. Konstruktibismoan, berriz, umea aktiboa da, sortzailea, eta irakaslearen papera soilik umea laguntzea da, baina bere askatasunean oinarrituz, hots, umeak nahi dituen esperientziak bilatzen ditu bera bakarrik ikasiz eta irakasleak hauek aurkitzen edo ulertzen laguntzen dio. Hortaz, umeak ezagutzen esanahiak ulertzeko esperimentatzea beharrezkoa du.

Hala ere, indibidualtasun hau Piagetek azpimarratzen bazuen ere, Vigotskyk inguruneari protagonismoa ematen zion, ikaskuntza soziala ere beharrezkoa ikusiz umearen garapenean. Interakzio sozialaren garrantzia nabarmentzen du eta ikasleek kooperatiboki lan egitean gehiago ikasten dutela egiaztatu da. Bestalde, Piageten ustez, irakastea eta ikastea eskemekin lan egitea da, hots, ikasleek eskema berriak ikasten dituzte (akomodazioa) edota jadanik eraikita dituzten eskemak finkatzen dituzte (asimilazioa).

Ondorioz, esan dezakegu, teoria konstruktibista hauen arabera, ikaskuntza sortzen dela subjektua ezagutzaren objektuarekin harremanetan jartzen denean (Piaget), eta aldi berean, besteekin elkar lanean dagoenean (Vigotsky).

jueves, 19 de abril de 2012

klaseak bideratzen...

Konstruktibismo gaiaren inguruan informazioa bilatzen nengoela, dokumentu interesgarri batekin topatu naiz. Dokumentua Haur Hezkuntza 2. mailako ikasleei zuzenduta dago, eta, didaktika ikasgaiari dagokio. Bertan, 7. unitatea lantzeko jarraibideak ageri dira; kasu honetan, eredu didaktikoak ikastea tokatu zaie, konstruktismoa aipatzearren. Zenbait kasuetan, dokumentu honek proposatu dituen jarduerak eta klasean irakasleak adierazitako jarduerak oso antzekoak dira. Hortaz, honen birtartez, konstruktibismoaren inguruko lanaren ikuspegia edota mintegien ikuspegia hobeto ulertzera eraman nau. Bestetik, lanean bertan, eredu didaktikoei buruzko informazio egokia aurkitzeko zenbait jarraibide aurkitu ditut, nahiko lagungarriak niretzat, izan ere, hasieran pixka bat galduta nengoen.

martes, 17 de abril de 2012

Baratzetik mundura

Aukeratutako dokumentua oso interesgarria iruditu zait, nahiz eta Lehen Hezkuntzarako bideratuta egon. Baratzetik mundura, Lehen Hezkuntzako irakasletzako bi ikasleek eginiko lana da. Bertan, baratza unitate didaktikoa lantzen da. Bide batez, ura, tresneria, elikadura eta zaintza ez ezik, garapen jasangarriekin bat egiten duten zenbait ideia eta ohitura eskuratuko dituzte. LHko ikasleek adierazitako gaiaren justifikazioarekin bat egiten dut, umeek produktu ezberdinen jatorria ezagutzea, alegia. Egia esan, askotan, haurrek produktuak supermerkatuan baino ez dituzte ikusi eta produktu horien jatorria edo jasandako prozesua ezezaguna zaie. Gainera, elikadura osasungarria lantzeko gai aparta da, bizi garen gizarte honetan, gero eta garrantzitsuago den gaia, nahiko txarto elikatzen baikara askotxok.

Esan bezala, aukeratu dudan gaiaren justifikazioa, alde batetik, inurugiroarengan dudan interesa da; eta bestetik, oinarrizko gaitasuna, unitate didaktiko baten eta curriculumaren alor gehienak hartzen dituela barne, hala nola: helburu didaktikoak, arloko helburu orokorrak, arloko edukiak, oinarrizko gaitasunak, etab. Horrez gain, unitate didaktikoa aurrera eramateko proposatzen duen metodologia(konstruktibismoa oinarri izanik, aipatzearren, talde dinamika bultzatuz) eta jarduerak oso egokiak iruditu zaizkit, taula osoan irudikatzen duten legez. Aipatzekoa da, erabili duten curriculum dekretua ez dela HHkoa, baizik eta LHkoa, logikoa denez; eta Nafarroako curruculum dekretua erabili dutela, Euskal Herrikoa (guk ikasitakoa) ordez. Beraz, lauhilabete honetan jasotzen ari garen informazio eta zenbait ideia batu eta era erraz batean erakusten ditu, oso lagungarria izan zait, modu batean edo bestean, jasotako "teoria-informazioa" nolabait praktikan nola jarri ikusteko.

ELKARRIZKETEN ESKEMA


martes, 10 de abril de 2012




Aurkezpen honetan 14 ipuin agertzen dira, ipun bakoitzak historio bat dauka.
Istorio bakoitzean pertsonai ezberdinak agertzen dira , umeak, beste haurrek dituzten sentimenduak dituzte, ondo pasatzen dute jolasterakoan, gaizki sentitzen dira baztertuta daudenean, maitatzen dute, errespetua eta babesa bilatzen dute; baina arazo bat dago, umeak ez dira konturatzen eskubide batzuk dituztela eta horiek ez direla betetzen.
Gaur egun, eskubideak etxean ez ezik eskoletan ere irakatsi behar dira, hori horrela izan beharko zen, baina horrela da? Eskoletan matematika, lengoaia, euskara... ez ezik eskubideak ere irakatsi behar dira, hori benetan gertatzen da? Orokorrean irakaslearen arima itzalita dago, ez dute irakasteko ilusiorik, gero eta depresio gehiago daude, baja gehiago, klaseetan arazoak izaten dituzte ikasleekin...
Zergatik harritzen gara entzuten dugunean haurrak gero eta gaixtoagoak direla edo ez dutela ezer ez errespetatzen? Normala da...