Irakasleek klase emateko, lehenengo eta
behin, haurraren sozializazioaz eta eskolak horretan duen garrantziaz
gaiari buruzko zenbait oinarri barneratuta izan behar dituzte,
besteak beste, eskola gizakiok joaten garen lehenengo instituzio burokratiko eta formala denez, honen beharra, batik bat, pertsonak sozializatzea da, hau da,
prozesu honen bitartez, edonork taldeko kide guztien arauak, ohiturak, kultura eta baloreak bereganatzen ditu.
Hori dela eta, eskolak nahitaezko faktorea bihurtu da kultur-ereduak transmititzeko, eta are gehiago bizi garen gizarte honetan. Hortaz, eskolak gizartean duen eragina edota erantzukizuna izugarri garrantzitsua da. Nik, argazki honen bitartez, eta Haur Hezkuntzako haurrei erreferentzia eginez batik bat, adierazi nahi dut umeak baloreetan heztea oinarrizkoa dela, eta irakasleek haurren eredu oso inportantea direnez, lehenengo eta behin, irakasleek ELKARLANean lan egin behar dute, haurrei oinarrizko zenbait balore erakutsiz.
Beraz, ondoriozta genezake haurrei
transmititu beharreko ideien erantzukizuna eskolari dagokiola neurri
handi batean. Beraz, eskolan landu beharreko gaien artean,
ELKARLANA, BERDINTASUNA jorratzea eta SEXISMOAREN KONTRA egitea ezinbestekoa da.
Sexismoaren gaiari jarraituz,
aipatzekoa da gizarte osoak estereotipo sexistak errepikatzen dituela
eta, beraz, gizarte osoaren inplikazioa behar dela honen kontra
egiteko. Hortaz, gizarte osoa bideratzea ezinezkoa dugunez,
eskoloaren bitartez, behintzat, saiatuko gara gai hori lantzen.

Ondo, Noemi, zure asmoak eta hausnarketa.
ResponderEliminarHasierarako sarreratzat, ederra dela esango nizun; ez denez, uste hutsak eta alderdi poetikoa baino gauza landuagoa egin behar duzu. Landuago esaten dudanean, besteek egindakoan oinarritua esan nahi dut.
Ikuspegia ona eta interesgarria, erreferente zehatzak behar dituena.