jueves, 17 de mayo de 2012

UNITATE DIDAKTIKO BATEN PROGRAMAZIORAKO EREDUA

Dokumentu honetan, unitate didaktiko baten programaziorako eredua proposatzen da. Hasteko, unitate didaktikoa zer den argitzen du, ondoren unitate didaktiko baten barneak egon beharrekoak azaltzen ditu (gaitasunak, helburu didaktikoak, edukiak, metodologia, ebaluazioa eta berreskurapena, elementu osagarriak, aniztasunaren trataera, disziplinartekotasuna eta ikastetxeko proiektuekiko lotura. Aipatutako dokumentua irakurri eta gero, iruditu zaizkidan jarraibide deigarrienak ondoren adieraziko ditut:

Unitate didaktikoa gelako lana antolatzeko errekurtso bat da, ikaste-irakasteko prozesuan parte hartzen duten elemendu guztiak era koherente batean lotzen (gaitasunak, helburuak, edukiak, metodologia, ebaluazioa, etab.) ditu baita zehaztu ere. Bestalde, unitate didaktikoa gai baten edota proiektu baten inguruan antola daitekeen plangintza da; eta unitate didaktiko guztiak batuz, urteko plangintza osatzen da.

Unitate didaktiko batek oinarrizko zortzi gaitasunak kontuan izan behar ditu. Halere,  unitate didaktiko batean ez da derrigorrezkoa gaitasun guztiak lantzea, soilik, zuzenean irakasgaiari loturik doana/doazenak gehi irakasleak landu nahi dituenak.

Beste aldetik, helburu didaktikoek programazioaren helburuak zehazten dute, oinarrizko Hezkuntzaren helburuak haintzat harturik. Helburu horien egitura osatzeko, hiru aspektu landu behar dira: Zer?, nola? eta zertarako?

Edukiei dagokienez, hauek formulatzeko sustantiboak erabili behar dira, Curricuum dekretuan agindutakoak izan behar dira, eta, bai eduki bai eduki multzoenarteko oreka bilatu behar da (edukiak sailkatu gabe).

Metodologia egiteko, unitate didaktiko horretan jarraituko diren printzipio metodologikoak aipatu behar dira, eta ondoren lana nola garatuko den zehaztu behar da. Beraz, estrategia metodologikoa jardueren bitartez zehaztu behar da, bertan, ikasleek landu behar dituzten edukiak zehaztu behar dira, baita, lekua, denbora, taldekatze mota eta baliabideak zehaztu ere.

Ebaluazioa bat etorri behar da proposatutako helburu, eduki eta jarduerekin. Aipatutako helburuen irizpideak Curriculumean finkatutakoak eta helburuen lorpena neurtzeko egokiak izan behar dira.


Ekarpen honekin amaitzeko, azpimarratu nadi dut aurkitutako informazioa oso lagungarria izan zaigula unitate didaktiko lanari hasiera emateko, izan ere, oso dokumentu ulerterraza da eta jarraibide argiak jasotzen dituena.

kostruktibismoa eskola libreetan



Konstruktibismo lantzea oso interesgarria iruditu zaidanez, eskola libreei buruzko informazioa bilatzen egon naiz eta Arabako eskola libre baten aldizkari batekin topa egin dut, Trokonizeko “Geroa” eskolarekin, dokumentu honetan ikus dezakezuen moduan.

Oso interesgarria iruditzen zait hezkuntzari ikuspegi desberdin bat ematea, eskola honetan ikasleek askatasunez, berdintasunez, zoriontasunez eta sentimenduen bidez ikasten dute. Ulertu dudanagatik eskola honen helburua haurraren zoriontasuna mantentzea da eta kontzeptu hura hezkuntzaren oinarritzat hartzea da nagusitzen duena.

Trokonizeko eskolan, askatasuna eta autoerregulazioa kontuan harzen dituzten beste kontzeptuak dira. Bi adierazpen hauek erlazio zuzena dute, askatasunik gabe autoerregulazioa ez baita agertuko. Umeak askatasuna behar du momentu bakoitzean nahi duena egiteko, eta hori da motibazio lortzeko biderik onena.

Aurrera eramaten den pedagogiak jokoari eta arteari garrantzia handia ematen dio, haurrak autonomiaz bizi nahi duen bizitza aukeratzeko eta zoriontsu izateko oinarrizkoak diren bi kontzeptu hauek beharko ditu. Alde batetik, arteak: dantza, pintura, antzerkiak,...eta beste aldetik askatasunez gorputzarekin adieraztea beraien ikaskuntza.

Unitate didaktikoen inguruan... HIZKUNTZEN IRAKASKUNTZARAKO MATERIALAK: IKASGELARAKO PROPOSAMENAK

Web orrialde honetan, hizkuntzen irakaskuntzarako materialak, hots, ikasgelarako proposamenak aurki ditzakegu. Bertan, ingelera lantzeko hainbat baliabide agertzen dira. Haur Hezkuntzarako, adibidez, urte bakoitzeko baliabide batzuk proposatzen dira; praktikara eramateko orduan, haurrren interesetatik edo beharretatik abiatuta irakasleak unitate didaktikoa egin dezan. Bestalde, Lehen Hezkuntzatik aurrera, baliabide bideratuagoak proposatzen ditu.
Gainera, oso baliabide interesgarria da, izan ere, Hizkuntzen Trataera Bateratua HTB, Curriculumeko hizkuntzen programazio adostua, alegia, kontuan hartzen baitu. Besteak beste, orrialde honetan, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzarako HTB programazioa aurki dezakegu.

miércoles, 16 de mayo de 2012

Garapen psikomotorra Haur Hezkuntzan

Psikomotrizitatea[1]
View more PowerPoint from slopez060


Psikomotrizitateko informazioa bilatzen nintzela, dokumentu honekin topatu naiz, interesgarria iruditu zaidana. Haurren garapen psikomotorra Haur Hezkuntzan umearen garapen prozesuaren parte handi bat hartzen duenez, kontuan hartzekoa da metodo desberdinak daudela. Kasu honetan, Aucouturier-en metodoa aurkezten dizuet, niretzat metodo egokia dena. Diapositiba hauetan metodo honen laburpen/eskema bat azaltzen da.

Hemen txertatutako diapositiba hauek, puntuka azaltzen dute metodo honen ikuspuntu guztiak. Hasteko helburuak agertzen dira, antolakuntza jarraian, ebaluazioa...

Niretzat interesgarria izan da 7.diapositibatik haurrera agertzen diren etapak bereiztuta. Lehenengoz, Haur Hezkuntzako lehen etapako umeeren jarrerak eta jokaera ohikoenak azaltzen dira, bai haien arteko interakzioetan baita materialekin ere.

Bukatzeko, interesgarria iruditu zaizkit azkenengo argazki horiek, materiala ikusterakoan haiekin egin daitezkeen jarduerak bururatu zaizkidalako argazkiak pasatzen nituen heinean. Esaterako, 26.argazkian, interesgarria ikusi dut eraikitako pareta hori umeek gustoko dutelako estruktura horiek apurtzea eta baita eraikitzea ere. 

sábado, 5 de mayo de 2012

Ulises programa

Artikulu honetan, La Salleko ikastetxeak lantzen ari diren Berrikuntza Pedagogiko Programen berri ematen da. Berrikuntza Pedagogiko programak bost programa desberdinez osatuta daude:Ulises (Neuronen Garapen Goiztiarren Programa), Optimis (Gaitasun Garapen Programa), Crea (Sormena Garatzeko Programa), Ideal (Arazoak Konpontzeko Prozedura Orokorra) eta Tec Unitate Didaktikoa.
Programa hauen helburua, hezkuntza eskaintza osatzea da, hots, kalitatezkoa eta bereizgarria izatea.

Oraingoan, Ulises Programan oinarrituko naiz oso interesgarria iruditu zaidalako, halere, hurrengo batean, Tec Unitate Didaktikoari buruz hitz egingo dut.

Ulises Programa haurraren neuronen garapena indartzeko edo bultzatzeko programa da; neuronen arteko loturen garapenean oinarritzen den prozesua. Neuronen arteko loturak gure burmuinak jasotzen dituen estimuluen arabera osatzen dira.

Programa honen helburua, estimulatzeaz gain, haurrei sakoneko eduki kognitibo batzuk sortzea eta eduki horiek ordenatzea eta haien arteko lotura egitea da. Horretarako, programa ezagutza arlo ezberdinetan banatuta dago, arlo bakoitzak pack izeneko informazio sorta du,irudiak eta informazio textuak dituena. Egunero, bost minutuko hiru saio burutzen dira: irudia erakutsis eta pixkanaka informazioa gehituz.

Arikulua irakurriz gero, konturatuko zarete programa oso interesgarria dela, emaitza onuragarriak dituela, eta aurrera eramateko zailtasun handirik ez dituela. Bide batez, psikomotrizitate klasean ikusitako bideo batek kritikatzen duen metodologia delakoan nago, ez naiz bideoaren izenaz gogoratzen, baino klaseko edonork gogoratzekotan erantzutea eskertuko nuke. Izan ere, ezin izan dut bideo hori berriro ikusi eta irakurritakoarekin kontrastatzea gustatuko litzaidake.

jueves, 26 de abril de 2012

Unitate didaktikoari hasiera emateko

Unitate didaktikoetara hurbilpen txiki bat egiteko asmotan, hemen dokumentu interesgarri bat ustea komenigarria zela iruditu zait. Bertan, unitate didaktikoei buruzko hainbat zalantza argitu ahal izango dugu, eta honekin batera, gaiarekin loturiko hainbat albiste, ekintza... ere aurki ditzazkegu.

Aurkezpenean, Urtxintxa proiektuaren ezaugarriak azaltzerako orduan, hainbat puntuetan umearen eta bere garapenaren buruzko kontzeptuak aipatzen dira, eta baita curriculumaren gaineko zertxobait ere. Kontzeptu hauek gure unitate didaktikoa hasi baino lehen irakurtzeak komenigarria izan daitezkeela esango nuke.

Bestalde, haurren gaitasunak garatzerako orduan kontuan hartu beharreko irizpide metodologikoak lantzen dira, eta baita edukietako esperientzia eremuak ere. Jarraian, Haur Hezkuntzan lantzen diren ikasgaien azterketa bat egiten da, adinen arabera desberdindurik, kontzeptu batzuk argituz, eta bakoitzaren deskribapen bat eginik. Bukatzeko, irakasleak izan beharreko harremanak azaltzen dira, gurasoekiko esaterako.

Gure unitate didaktikoari behintzat hasiera emateko hemendik irakurritako informazioa baliagarria izango delakoan usten dizuegu. Batez ere, etorkizunean ditugun ikasleak argazkian agertzen den neska bezala ez egoteko, eta gure klaseak modu dinamiko batean egiten saiatzeko.

martes, 24 de abril de 2012

Bitartekoen erabilpenak





Konstruktibismoaren inguruan ibili gara jo ta ke azkenengo hilabete hauetan. Gure taldeak egindako "murala" aproposa iruditu zait taldeko blogera igotzea, bertan irudi eta eskemen bidez ikus daitekelako konstruktibismoaren oinarria bitartekarien erabilpenei dagokionez.

Konstruktibismoa, 1970-1980tik aurrera indartu zen eta gaur egun hezkuntzaren psikologian teoria nagusia da. Teoria honek dioenez, gizakia ezagutzen sortzailea, hau da, ezagutzak jaso beharrean aurreko esperientzietan oinarrituta ezagutza berriak sortzen ditu. Hori dela eta, garatze prozesu honetan gizakiak abilezia metakognitiboak lortzen ditu.

Konduktismoan umearen ikaskuntza gidatua da, umea pertsona pasibo bihurtuz. Konstruktibismoan, berriz, umea aktiboa da, sortzailea, eta irakaslearen papera soilik umea laguntzea da, baina bere askatasunean oinarrituz, hots, umeak nahi dituen esperientziak bilatzen ditu bera bakarrik ikasiz eta irakasleak hauek aurkitzen edo ulertzen laguntzen dio. Hortaz, umeak ezagutzen esanahiak ulertzeko esperimentatzea beharrezkoa du.

Hala ere, indibidualtasun hau Piagetek azpimarratzen bazuen ere, Vigotskyk inguruneari protagonismoa ematen zion, ikaskuntza soziala ere beharrezkoa ikusiz umearen garapenean. Interakzio sozialaren garrantzia nabarmentzen du eta ikasleek kooperatiboki lan egitean gehiago ikasten dutela egiaztatu da. Bestalde, Piageten ustez, irakastea eta ikastea eskemekin lan egitea da, hots, ikasleek eskema berriak ikasten dituzte (akomodazioa) edota jadanik eraikita dituzten eskemak finkatzen dituzte (asimilazioa).

Ondorioz, esan dezakegu, teoria konstruktibista hauen arabera, ikaskuntza sortzen dela subjektua ezagutzaren objektuarekin harremanetan jartzen denean (Piaget), eta aldi berean, besteekin elkar lanean dagoenean (Vigotsky).