jueves, 17 de mayo de 2012

UNITATE DIDAKTIKO BATEN PROGRAMAZIORAKO EREDUA

Dokumentu honetan, unitate didaktiko baten programaziorako eredua proposatzen da. Hasteko, unitate didaktikoa zer den argitzen du, ondoren unitate didaktiko baten barneak egon beharrekoak azaltzen ditu (gaitasunak, helburu didaktikoak, edukiak, metodologia, ebaluazioa eta berreskurapena, elementu osagarriak, aniztasunaren trataera, disziplinartekotasuna eta ikastetxeko proiektuekiko lotura. Aipatutako dokumentua irakurri eta gero, iruditu zaizkidan jarraibide deigarrienak ondoren adieraziko ditut:

Unitate didaktikoa gelako lana antolatzeko errekurtso bat da, ikaste-irakasteko prozesuan parte hartzen duten elemendu guztiak era koherente batean lotzen (gaitasunak, helburuak, edukiak, metodologia, ebaluazioa, etab.) ditu baita zehaztu ere. Bestalde, unitate didaktikoa gai baten edota proiektu baten inguruan antola daitekeen plangintza da; eta unitate didaktiko guztiak batuz, urteko plangintza osatzen da.

Unitate didaktiko batek oinarrizko zortzi gaitasunak kontuan izan behar ditu. Halere,  unitate didaktiko batean ez da derrigorrezkoa gaitasun guztiak lantzea, soilik, zuzenean irakasgaiari loturik doana/doazenak gehi irakasleak landu nahi dituenak.

Beste aldetik, helburu didaktikoek programazioaren helburuak zehazten dute, oinarrizko Hezkuntzaren helburuak haintzat harturik. Helburu horien egitura osatzeko, hiru aspektu landu behar dira: Zer?, nola? eta zertarako?

Edukiei dagokienez, hauek formulatzeko sustantiboak erabili behar dira, Curricuum dekretuan agindutakoak izan behar dira, eta, bai eduki bai eduki multzoenarteko oreka bilatu behar da (edukiak sailkatu gabe).

Metodologia egiteko, unitate didaktiko horretan jarraituko diren printzipio metodologikoak aipatu behar dira, eta ondoren lana nola garatuko den zehaztu behar da. Beraz, estrategia metodologikoa jardueren bitartez zehaztu behar da, bertan, ikasleek landu behar dituzten edukiak zehaztu behar dira, baita, lekua, denbora, taldekatze mota eta baliabideak zehaztu ere.

Ebaluazioa bat etorri behar da proposatutako helburu, eduki eta jarduerekin. Aipatutako helburuen irizpideak Curriculumean finkatutakoak eta helburuen lorpena neurtzeko egokiak izan behar dira.


Ekarpen honekin amaitzeko, azpimarratu nadi dut aurkitutako informazioa oso lagungarria izan zaigula unitate didaktiko lanari hasiera emateko, izan ere, oso dokumentu ulerterraza da eta jarraibide argiak jasotzen dituena.

kostruktibismoa eskola libreetan



Konstruktibismo lantzea oso interesgarria iruditu zaidanez, eskola libreei buruzko informazioa bilatzen egon naiz eta Arabako eskola libre baten aldizkari batekin topa egin dut, Trokonizeko “Geroa” eskolarekin, dokumentu honetan ikus dezakezuen moduan.

Oso interesgarria iruditzen zait hezkuntzari ikuspegi desberdin bat ematea, eskola honetan ikasleek askatasunez, berdintasunez, zoriontasunez eta sentimenduen bidez ikasten dute. Ulertu dudanagatik eskola honen helburua haurraren zoriontasuna mantentzea da eta kontzeptu hura hezkuntzaren oinarritzat hartzea da nagusitzen duena.

Trokonizeko eskolan, askatasuna eta autoerregulazioa kontuan harzen dituzten beste kontzeptuak dira. Bi adierazpen hauek erlazio zuzena dute, askatasunik gabe autoerregulazioa ez baita agertuko. Umeak askatasuna behar du momentu bakoitzean nahi duena egiteko, eta hori da motibazio lortzeko biderik onena.

Aurrera eramaten den pedagogiak jokoari eta arteari garrantzia handia ematen dio, haurrak autonomiaz bizi nahi duen bizitza aukeratzeko eta zoriontsu izateko oinarrizkoak diren bi kontzeptu hauek beharko ditu. Alde batetik, arteak: dantza, pintura, antzerkiak,...eta beste aldetik askatasunez gorputzarekin adieraztea beraien ikaskuntza.

Unitate didaktikoen inguruan... HIZKUNTZEN IRAKASKUNTZARAKO MATERIALAK: IKASGELARAKO PROPOSAMENAK

Web orrialde honetan, hizkuntzen irakaskuntzarako materialak, hots, ikasgelarako proposamenak aurki ditzakegu. Bertan, ingelera lantzeko hainbat baliabide agertzen dira. Haur Hezkuntzarako, adibidez, urte bakoitzeko baliabide batzuk proposatzen dira; praktikara eramateko orduan, haurrren interesetatik edo beharretatik abiatuta irakasleak unitate didaktikoa egin dezan. Bestalde, Lehen Hezkuntzatik aurrera, baliabide bideratuagoak proposatzen ditu.
Gainera, oso baliabide interesgarria da, izan ere, Hizkuntzen Trataera Bateratua HTB, Curriculumeko hizkuntzen programazio adostua, alegia, kontuan hartzen baitu. Besteak beste, orrialde honetan, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzarako HTB programazioa aurki dezakegu.

miércoles, 16 de mayo de 2012

Garapen psikomotorra Haur Hezkuntzan

Psikomotrizitatea[1]
View more PowerPoint from slopez060


Psikomotrizitateko informazioa bilatzen nintzela, dokumentu honekin topatu naiz, interesgarria iruditu zaidana. Haurren garapen psikomotorra Haur Hezkuntzan umearen garapen prozesuaren parte handi bat hartzen duenez, kontuan hartzekoa da metodo desberdinak daudela. Kasu honetan, Aucouturier-en metodoa aurkezten dizuet, niretzat metodo egokia dena. Diapositiba hauetan metodo honen laburpen/eskema bat azaltzen da.

Hemen txertatutako diapositiba hauek, puntuka azaltzen dute metodo honen ikuspuntu guztiak. Hasteko helburuak agertzen dira, antolakuntza jarraian, ebaluazioa...

Niretzat interesgarria izan da 7.diapositibatik haurrera agertzen diren etapak bereiztuta. Lehenengoz, Haur Hezkuntzako lehen etapako umeeren jarrerak eta jokaera ohikoenak azaltzen dira, bai haien arteko interakzioetan baita materialekin ere.

Bukatzeko, interesgarria iruditu zaizkit azkenengo argazki horiek, materiala ikusterakoan haiekin egin daitezkeen jarduerak bururatu zaizkidalako argazkiak pasatzen nituen heinean. Esaterako, 26.argazkian, interesgarria ikusi dut eraikitako pareta hori umeek gustoko dutelako estruktura horiek apurtzea eta baita eraikitzea ere. 

sábado, 5 de mayo de 2012

Ulises programa

Artikulu honetan, La Salleko ikastetxeak lantzen ari diren Berrikuntza Pedagogiko Programen berri ematen da. Berrikuntza Pedagogiko programak bost programa desberdinez osatuta daude:Ulises (Neuronen Garapen Goiztiarren Programa), Optimis (Gaitasun Garapen Programa), Crea (Sormena Garatzeko Programa), Ideal (Arazoak Konpontzeko Prozedura Orokorra) eta Tec Unitate Didaktikoa.
Programa hauen helburua, hezkuntza eskaintza osatzea da, hots, kalitatezkoa eta bereizgarria izatea.

Oraingoan, Ulises Programan oinarrituko naiz oso interesgarria iruditu zaidalako, halere, hurrengo batean, Tec Unitate Didaktikoari buruz hitz egingo dut.

Ulises Programa haurraren neuronen garapena indartzeko edo bultzatzeko programa da; neuronen arteko loturen garapenean oinarritzen den prozesua. Neuronen arteko loturak gure burmuinak jasotzen dituen estimuluen arabera osatzen dira.

Programa honen helburua, estimulatzeaz gain, haurrei sakoneko eduki kognitibo batzuk sortzea eta eduki horiek ordenatzea eta haien arteko lotura egitea da. Horretarako, programa ezagutza arlo ezberdinetan banatuta dago, arlo bakoitzak pack izeneko informazio sorta du,irudiak eta informazio textuak dituena. Egunero, bost minutuko hiru saio burutzen dira: irudia erakutsis eta pixkanaka informazioa gehituz.

Arikulua irakurriz gero, konturatuko zarete programa oso interesgarria dela, emaitza onuragarriak dituela, eta aurrera eramateko zailtasun handirik ez dituela. Bide batez, psikomotrizitate klasean ikusitako bideo batek kritikatzen duen metodologia delakoan nago, ez naiz bideoaren izenaz gogoratzen, baino klaseko edonork gogoratzekotan erantzutea eskertuko nuke. Izan ere, ezin izan dut bideo hori berriro ikusi eta irakurritakoarekin kontrastatzea gustatuko litzaidake.

jueves, 26 de abril de 2012

Unitate didaktikoari hasiera emateko

Unitate didaktikoetara hurbilpen txiki bat egiteko asmotan, hemen dokumentu interesgarri bat ustea komenigarria zela iruditu zait. Bertan, unitate didaktikoei buruzko hainbat zalantza argitu ahal izango dugu, eta honekin batera, gaiarekin loturiko hainbat albiste, ekintza... ere aurki ditzazkegu.

Aurkezpenean, Urtxintxa proiektuaren ezaugarriak azaltzerako orduan, hainbat puntuetan umearen eta bere garapenaren buruzko kontzeptuak aipatzen dira, eta baita curriculumaren gaineko zertxobait ere. Kontzeptu hauek gure unitate didaktikoa hasi baino lehen irakurtzeak komenigarria izan daitezkeela esango nuke.

Bestalde, haurren gaitasunak garatzerako orduan kontuan hartu beharreko irizpide metodologikoak lantzen dira, eta baita edukietako esperientzia eremuak ere. Jarraian, Haur Hezkuntzan lantzen diren ikasgaien azterketa bat egiten da, adinen arabera desberdindurik, kontzeptu batzuk argituz, eta bakoitzaren deskribapen bat eginik. Bukatzeko, irakasleak izan beharreko harremanak azaltzen dira, gurasoekiko esaterako.

Gure unitate didaktikoari behintzat hasiera emateko hemendik irakurritako informazioa baliagarria izango delakoan usten dizuegu. Batez ere, etorkizunean ditugun ikasleak argazkian agertzen den neska bezala ez egoteko, eta gure klaseak modu dinamiko batean egiten saiatzeko.

martes, 24 de abril de 2012

Bitartekoen erabilpenak





Konstruktibismoaren inguruan ibili gara jo ta ke azkenengo hilabete hauetan. Gure taldeak egindako "murala" aproposa iruditu zait taldeko blogera igotzea, bertan irudi eta eskemen bidez ikus daitekelako konstruktibismoaren oinarria bitartekarien erabilpenei dagokionez.

Konstruktibismoa, 1970-1980tik aurrera indartu zen eta gaur egun hezkuntzaren psikologian teoria nagusia da. Teoria honek dioenez, gizakia ezagutzen sortzailea, hau da, ezagutzak jaso beharrean aurreko esperientzietan oinarrituta ezagutza berriak sortzen ditu. Hori dela eta, garatze prozesu honetan gizakiak abilezia metakognitiboak lortzen ditu.

Konduktismoan umearen ikaskuntza gidatua da, umea pertsona pasibo bihurtuz. Konstruktibismoan, berriz, umea aktiboa da, sortzailea, eta irakaslearen papera soilik umea laguntzea da, baina bere askatasunean oinarrituz, hots, umeak nahi dituen esperientziak bilatzen ditu bera bakarrik ikasiz eta irakasleak hauek aurkitzen edo ulertzen laguntzen dio. Hortaz, umeak ezagutzen esanahiak ulertzeko esperimentatzea beharrezkoa du.

Hala ere, indibidualtasun hau Piagetek azpimarratzen bazuen ere, Vigotskyk inguruneari protagonismoa ematen zion, ikaskuntza soziala ere beharrezkoa ikusiz umearen garapenean. Interakzio sozialaren garrantzia nabarmentzen du eta ikasleek kooperatiboki lan egitean gehiago ikasten dutela egiaztatu da. Bestalde, Piageten ustez, irakastea eta ikastea eskemekin lan egitea da, hots, ikasleek eskema berriak ikasten dituzte (akomodazioa) edota jadanik eraikita dituzten eskemak finkatzen dituzte (asimilazioa).

Ondorioz, esan dezakegu, teoria konstruktibista hauen arabera, ikaskuntza sortzen dela subjektua ezagutzaren objektuarekin harremanetan jartzen denean (Piaget), eta aldi berean, besteekin elkar lanean dagoenean (Vigotsky).

jueves, 19 de abril de 2012

klaseak bideratzen...

Konstruktibismo gaiaren inguruan informazioa bilatzen nengoela, dokumentu interesgarri batekin topatu naiz. Dokumentua Haur Hezkuntza 2. mailako ikasleei zuzenduta dago, eta, didaktika ikasgaiari dagokio. Bertan, 7. unitatea lantzeko jarraibideak ageri dira; kasu honetan, eredu didaktikoak ikastea tokatu zaie, konstruktismoa aipatzearren. Zenbait kasuetan, dokumentu honek proposatu dituen jarduerak eta klasean irakasleak adierazitako jarduerak oso antzekoak dira. Hortaz, honen birtartez, konstruktibismoaren inguruko lanaren ikuspegia edota mintegien ikuspegia hobeto ulertzera eraman nau. Bestetik, lanean bertan, eredu didaktikoei buruzko informazio egokia aurkitzeko zenbait jarraibide aurkitu ditut, nahiko lagungarriak niretzat, izan ere, hasieran pixka bat galduta nengoen.

martes, 17 de abril de 2012

Baratzetik mundura

Aukeratutako dokumentua oso interesgarria iruditu zait, nahiz eta Lehen Hezkuntzarako bideratuta egon. Baratzetik mundura, Lehen Hezkuntzako irakasletzako bi ikasleek eginiko lana da. Bertan, baratza unitate didaktikoa lantzen da. Bide batez, ura, tresneria, elikadura eta zaintza ez ezik, garapen jasangarriekin bat egiten duten zenbait ideia eta ohitura eskuratuko dituzte. LHko ikasleek adierazitako gaiaren justifikazioarekin bat egiten dut, umeek produktu ezberdinen jatorria ezagutzea, alegia. Egia esan, askotan, haurrek produktuak supermerkatuan baino ez dituzte ikusi eta produktu horien jatorria edo jasandako prozesua ezezaguna zaie. Gainera, elikadura osasungarria lantzeko gai aparta da, bizi garen gizarte honetan, gero eta garrantzitsuago den gaia, nahiko txarto elikatzen baikara askotxok.

Esan bezala, aukeratu dudan gaiaren justifikazioa, alde batetik, inurugiroarengan dudan interesa da; eta bestetik, oinarrizko gaitasuna, unitate didaktiko baten eta curriculumaren alor gehienak hartzen dituela barne, hala nola: helburu didaktikoak, arloko helburu orokorrak, arloko edukiak, oinarrizko gaitasunak, etab. Horrez gain, unitate didaktikoa aurrera eramateko proposatzen duen metodologia(konstruktibismoa oinarri izanik, aipatzearren, talde dinamika bultzatuz) eta jarduerak oso egokiak iruditu zaizkit, taula osoan irudikatzen duten legez. Aipatzekoa da, erabili duten curriculum dekretua ez dela HHkoa, baizik eta LHkoa, logikoa denez; eta Nafarroako curruculum dekretua erabili dutela, Euskal Herrikoa (guk ikasitakoa) ordez. Beraz, lauhilabete honetan jasotzen ari garen informazio eta zenbait ideia batu eta era erraz batean erakusten ditu, oso lagungarria izan zait, modu batean edo bestean, jasotako "teoria-informazioa" nolabait praktikan nola jarri ikusteko.

ELKARRIZKETEN ESKEMA


martes, 10 de abril de 2012




Aurkezpen honetan 14 ipuin agertzen dira, ipun bakoitzak historio bat dauka.
Istorio bakoitzean pertsonai ezberdinak agertzen dira , umeak, beste haurrek dituzten sentimenduak dituzte, ondo pasatzen dute jolasterakoan, gaizki sentitzen dira baztertuta daudenean, maitatzen dute, errespetua eta babesa bilatzen dute; baina arazo bat dago, umeak ez dira konturatzen eskubide batzuk dituztela eta horiek ez direla betetzen.
Gaur egun, eskubideak etxean ez ezik eskoletan ere irakatsi behar dira, hori horrela izan beharko zen, baina horrela da? Eskoletan matematika, lengoaia, euskara... ez ezik eskubideak ere irakatsi behar dira, hori benetan gertatzen da? Orokorrean irakaslearen arima itzalita dago, ez dute irakasteko ilusiorik, gero eta depresio gehiago daude, baja gehiago, klaseetan arazoak izaten dituzte ikasleekin...
Zergatik harritzen gara entzuten dugunean haurrak gero eta gaixtoagoak direla edo ez dutela ezer ez errespetatzen? Normala da...

jueves, 29 de marzo de 2012

Arte plastikoak Haur Hezkuntzan


Bideo honek arte plastikoaren garrantzia erakusten digu. Aurreko sarreran aipatu dugun bezala, irudi batek mila hitz baino gehiago esaten du, eta hori bideo honetan hainbat eta hainbat iruditan ikus ditzakegu. Denetariko irudiak ditugu, eta gainera irudi batzuetan oso argi nabaritzen dira koloreen kontrasteak, itzal mota desberdinak (proiektatua eta berezkoa) eta tonuak, besteak beste.

Haur Hezkuntzan garatu beharrezko gaitasunen artean, didaktika espezifikoaren arloan arte plastikoak aurkitzen ditugu. Haurrek inguruko kultura-adierazpenak ezagutzeko eta haiekiko errespetua, interesa eta partaidetza jarrerak lantzeko egokiak dira plastikazko jarduerak. Era berean, inguru hurbileko kultur adierazpenekiko interesa eta errespetua edukitzeko ere. Gainera, arte plastikoak hirugarren esperientzia eremuan kokatzen dugu, komunikazioa eta irudikapena.

Hala ere, eta bideo honi kritika txiki bat eginez, bideoa landuagoa egon beharko legokeelakoan nago. Izan ere, arte plastikoei buruz hitz egiterako orduan Haur Hezkuntzan, trebetasun eta abilezia asko landu daitekeela esango nuke, eta bideo honetan ezin direla ondo behatu. Beste ikuspuntu batetik ere, eta hasieran aipatu dugunarekin bukatzekotan, bideo honetan gutxi azaltzen bada ere, azaltzen dena ondo espezifikatuta dago, eta irudien bidez guztia uler dezakegu.

miércoles, 21 de marzo de 2012



HEZKUNTZA SISTEMAREN EGOERA LOTSAGARRIA






ASKOTAN ESKOLA EZ DA BIZITZAREKIN ERLAZIONATZEN.

Argazki honetan agertzen den egoera gaur egungo eskoletan gertatzen dena isladatzen du. Hezkuntza sisteman erabilzen den metodologia egokia ez dela argi uzten du irudiak. Hori gerta ez dadin, ikaslea motibatzen duen metodologia  bat diseinatu beharko litzateke, Fratok esaten duen moduan," askotan eskola ez da bizitzarekin erlazionatzen".

Bukatzeko esan beharra daukat, irudi batek, mila hitz baino gehiago adierazten duela.

martes, 20 de marzo de 2012

"LOS CUATRO PILARES DE LA EDUCACIÓN"



"Los cuatro pilares de la educación" dokumentua oso interesgarria da irakasleek irakaskuntza-ikaskuntza xedea argi izateko, hots, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua bideratzeko.

Hezkuntzak, etorkizunean aurkituko ditugun lehiak edota oztopoak gainditzeko behar ditugun ezagutza teoriko eta praktiko asko helarazi behar ditu; baita bideratu ezagutza askoren artean zeintzuk hautatu.
Izan ere, hezkuntzaren eginkizun garrantzitsuetarikoak bi dira: ezagutza teorikoak praktikan jartzen erakustea eta irakaskuntza etorkizuneko lan-merkatura egokitzea. Horretarako, hezkuntzaren zutabeak lau dira: ezagutzen ikasi, egiten ikasi, elkarrekin bizitzen ikasi eta izaten ikasi.

Horretarako zutabe bakoitza, nahiz eta, elkarren artean zerikusi handia izan, ezaugarri jakin batzuetan oinarritzen da.  Esaterako, ezagutzen ikasteak, komunikazioa oinarritzat hartzen du, kultura orokorra goraipatuz, baita materia gutxi batzuetan sakon ikasteko erraztasuna ere.

Bigarrenik, egiten ikasteak, oroitzapena, pentsamendua, eraberritze gaitasuna, talde-lanean aritzeko gaitasuna, etab., garatzea du oinarri. Izan ere, lehenengo eta bigarren puntuak, elkarlanean aritzen dira erreferentziatzat lanbide-heziketa dutelarik.

Hirugarrenik, elkarrekin bizitzen ikastea, aniztasunean, errespetuan, proiektu kooperatiboak, norberaren ezagutza, etab. ditu oinarri. Eta azkenik, Izaten ikasi, pertsonen garapen globala garatzea du oinarri, pentsamendu autonomo eta kritikoa garatzeko.

Dokumentuak oso ondo zehazten ditu bakoitzak eta ulertzeko erraza da. Gainera, bakoitzaren helburu zehatzak zehazten ditu etorkizunean oinarrituz eta adibide errazak adieraziz. Hemendik animatu nahi dugu irakurri ez duen orori irakurtzera, ineresgarria baita.

domingo, 18 de marzo de 2012

Artium

Proyecto educativo

Atxikituta utzi dizuedan web orrialdean ikus dezakegunen artean, Artium museoak prestatzen dituen zenbait proiektu aurki ditzakegu. Hauetan, Artiumek, gehienbat arte erakusketak egiteaz gain umeen sormena eta irudimenaren garapena ere aurrera eramateko aukera ematen du.

Honetarako lehen aipatutako arte erakusketekin batera, haur zein gurasoentzako tailer dinamikoak egingo dituzte motibazioa sustatzeko eta beste zenbait gaitasun garatzeko, guraso eta semen arteko harremana ere aurrera eramanez.

 Jarduera hauen helburuen artean azaldu dugun bezala, irudimen eta sormenaren garapenarekin batera, platika eta artearen inguruan dauden zenbait gauza ere aurkituko dugu, beti ere arte eta kultura kontenporaneoa oinarritzat hartuta.

Nire kritikarekin hasi baino lehen, aipagarria da esatea, jarduera hauek egunerokotasunean ematen diren gauza, jarrera edo egoeretara moldatuta daudela gizartearen beharretara moldatzeko prestatuta daudela

 Amaitzeko, ondo legoke ni irakasle naizenean, ikasleei horrelako jarduerak prestatzea edota Artium museoko laguntzaile bat klasera ekartzea umeak txikitatik kutura eta artearekin harremanetan jartzeko eta haien motibazioa pizteaz gain, egunerokotasunean ematen direnak beste prespektiba batetik ikusi ahal izateko, artearen ikuspuntutik besteak beste.

lunes, 12 de marzo de 2012

EGIN ETA HEZKUNTZA IZAN



  
       Bideo hau ikusi eta aukeratzera eraman nauen arrazoietako bat, hezkuntza beste ikuspuntu desberdin batetik ikustera eraman nauela izan da. Hala nola, gure egunerokotasunean ikusten ez dugun errealitate bat plazaratzen duelako nahiz eta gehienok jakinaren gainean egon.

         Kasu honetan ikus dezakegun moduan, Dominikar Errepublikaren egoera ikusten da, non hezkuntza ez dauka behar beste leku, hau da, ez zaio behar beste garrantzirik ematen eta diru truke lan egitea nahiago izaten dute ikasketak jasotzea baino. Hau ez da adin nagusien artean gertatzen soilik eta hori izan daiteke arazo larriena, adin gutxikoek lanean jardutea ikasketak jaso behar dituzten aroan.

         XXI. mendean murgildurik hau ikustea zoramena sor dezakeen egoera dela esan dezakegu, hau da, ezin dugu imajinatu gure gizartean holako gertaerarik ematea. Hau zergatik? gizarte batzuk besteak baino aurreratuago daudela eta haien arteko desberdintasunak nabariak direla argi dago, baina hezkuntzaren arloan berdintasun bat lortzea beharrezkoa litzatekeela deritzot, izan ere, nahiz eta askok pentsatu pertsona bera hezteko hezkuntzaren beharrik ez dagoela, modu batean edo bestean hezte prozesu horren parte hartzailea ere bada.

         Aipagarria da esatea, bideoan umeak bere etorkizuneko lanez hitz egiten dutenean, irakasleari euren ilusioak esaten dizkiotela ikasi nahi dutena azalduz, medikuntza besteak beste. Honekin antzeman dudana da nahiz eta ikasteko eta hezkuntza bat jasotzeko aukera handirik ez izan, honetarako ilusioa izaten jarraitzen dutela.

         Sarrera honekin amaitzeko, gaur egun daukagun egoerari erreparatu behar diot, gure hezkuntza sistemari hain zuzen, eta hausnarketa bat egitearren, burura etortzen zaizkidan galderak honakoak dira: gure hezkuntza sistema aurrera doa gizartean ematen diren aurrerapenekin batera eta XXI. mendera egokitua dagoela esan genezake, beraz, zergatik ez da berdin gertatzen Dominikar Errepublikaren kasuan? gizarte arazo bat da? edo egoera hau bultzatzen duen zerbait dago ikusten ez dena? eta azkenik, nork izan dezake honen konponbidea edo egoera honetatik ateratzeko gakoa?



Irakasle on bat izateko 10 iradokizun

Hezkuntzaren aldetik azaldutako kontzeptuei atsedenaldi bat ematearren, irakasleak pertsona moduan kontuan hartu behar dituen hainbat aspektu aurkeztea gustatuko litzaidake. Horretarako, bideo apropos bat aurkitu dut, eta hau aprobetxatu nahiko nuke puntu batzuk zehazteko. Hona hemen aukeratutako diapositiben bideoa: 10 Secrets to Great Teaching

View another webinar from Zaid Alsagoff

Ikus dezakegunez, parodia moduko bat da. Nire atentzioa deitu duen lehenengo diapositiba honako hau izan da: "The good teacher explains. The superior teacher demonstrates. The great teacher inspires." Beraz, benetan ona den irakasleak haurrengan sortutako inspirazioetan zentratu behar da, eta ez soilik azalpenetan eta demostrazioetan gelditu, askoz harago joan behar da.
Batzuetan, ume baten hezkuntza gure ardura denean, bakarrik pentsatzen dugu irakatsi behar diogun teoria eta kontzeptuetan, umearen motibazioa eta bere sentimenduak haintzat hartu gabe. Diapositiba hauetan ikusi dugun bezala, umeen arreta klasea hasi eta 10 minutura galduta dago, eta hau ekiditzeko hainbat metodo aurkitu ditzakegu, klasea dinamikoa eta dibertigarriagoa egiteko. Baina hau irakasle guztiek ez dute berdin ikusten, hori dela eta, hainbat eta hainbat klaseetan umeen motibazioa gaiarekiko gero eta txikiagoa bihurtzen da.
Beste diapositiba interesgarri bat honako hau izan da: "The secret to success is failure". Hau ere, kontuan hartu beharreko beste puntu bat da. Irakasleak gaur egun teoria ematean besterik ez dira zentratzen, eta haurrak azterketarako prestatzea da haien helbururik nagusiena, guztiok gainditu dezaten. Beharbada, Haur Hezkuntzan oraindik hau ezin dugu ondo behatu, baina gure kasuan ere curriculumean ezarrita dauden gaitasunak lortzean zentratzen direla irakasleak esan dezakegu. Blog honetan argituratutako beste sarrera batzuetan esan dugun bezala, ume bakoitza mundu bat da, eta hau beti buruan izan behar dugun esaldi bat da. Hortaz, ume guztiei ezin zaie garapen eta abilezia berdinak eskatu nahiz eta adin berberakoak izan.
Sarrera honi bukaera emateko, bertan agertzen diren 10 kontzeptu horien garrantzia berriz ere azpimarratzea gustatuko litzaidake: motibazioa, gauzak berriak ikustea, kritikoak izatea... ezinbestekoa ikusten dudalako umeen arreta mantentzeko eta haien abileziak garatzeko era dinamiko eta pedagogiko batean.

viernes, 9 de marzo de 2012

URTXINTXA

Urtxintxa (irakasleen gidaliburua) web orrialdean 3-5 urte bitarteko haurrei zuzenduriko ikasmateriala topatu dezakegu. Bertan, maila horiei dagokien garapen curricular integrala aurkezten da, bigarren eta hirugarren zehaztapen mailetan gauzatuta. Ikasmaterial bakoitza 2010eko Euskal Autonomia Erkidegoan ikaskuntzak ezartzen dituen CURRICULUM DECRETUAn oinarrituta dago eta bertan plazaratzen diren ezaugarri guztiak lantzen dira.

Gainera, lanean hasi aurretik, ikasmaterialaren gida irakurtzeko aukera dago, gidarik gabe ikasmateriala trakeski erabiltzeko arriskua baitago. Garrantzi handikoa ere bada, bertan topa dezakegun ikasmaterial didaktikoa oinarri sendoetan errotua dagoela eta gelan, haurrekin, lan egiteko funtzionala izan behar dela. Aukitu dezakegun ikasmaterialak 2. edo 3. zehaztapen mailekoak izango dira; urtzintzako unitate didaktiko zein irakasleren batek idatzitako unitate didaktikoak aurki ditzakegulako bertan; irakasleek ikasmateriala egiterako orduan (3. zehaztapen maila) Urtxintzako curriculumaren (2. zehaztapen maila) ezaugarriak zehatz mehatz jarraitu beharko ditu.

 Bada, edozein bilaketa egitea oso erraza da, hots, bilaketa- sistema aurreratua gehitu diote, hortaz, eskaintzen den informazioari buruzko nahi beste bilaketa egin daiteke aldi berean. Bestalde, eskaintzen duten material didaktikoa Curriculum dekretuak zehazten dituen ezaugarri oro hartzen ditu baitan: gaitasunak, edukiak, metodologia eta ebaluazioa; horrez gain, helburuak eta beste zenbait ezaugarri ageri dira.

Amaitzeko, aipatu behar da, urte bakoitzeko unitate didaktiko asko dagoela eta oso baliagarriak eta aberasgarriak direla.








lunes, 5 de marzo de 2012

Irakasle izango garenean...

Haurren garapen integrala bermatuko dugu, aspektu guztiak kontutan hartuko ditugu eta ez bakarrik zenbat eduki barneratzen ote dituen. Edukiez gain, beste gauza garrantzitsu asko daude, esaterako, sentimenduak kontrolatzen ikastea, lan taldea, kooperazioa... horregatik, hauek ere kontuan hartuko ditugu, beti ere umearen motibazioa oinarria delarik.
Metodologiaren aldetik, klase didaktikoak eta dibertigarriak bilatuko ditugu, haurrentzat erakargarriak eta dinamikoak izan ditzaten. Hori dela eta, saiatuko gara jokuei lehentasuna ematen, honen bitartez gure helburuak lortuz.
Bukatzeko, ume bakoitza desberdina dela kontuan hartu behar da, eta hortaz, bere ingurugiroa eta beharrak ezagutu behar ditugu.
Beraz, legean dagoen curriculuma kontuan hartuko dugu, beti ere, gure irizpedeari moldatuz, irakasle onenak izateko.

TEKNOLOGI BERRIAK HEZKUNTZAN


TEKNOLOGI BERRIAK HEZKUNTZAN


Hezkuntzak aldaketak sakonak jasatzen ari ditu, aldaketarik nabarmena teknologi berriarensarbidea izan da, non hezitzailea prestatu behar izan da erronkaberri honi aurre egiteko. Gaur egungo haurrak gaitasun handia daukateteknologi berriaren erabilpena barneratzeko; kasu gehienetan helduokbaina jakitza handiagoa daukate, interneten dabiltzate inolako arazorik gabe. Nahiz eta duela urte gutxi klaseetan ordainagailuensarbidea ez egotearren, umeak etxeetan ordenagailua erabili dutegauza askotarako, jolasteko, informazioa bilatzeko, pelikulakikusteko,... orduan klaseetan ordenagailuak eta internetezartzerakoan inolako arazorik izan dute erabilpenean, ez irakasleakbezala. Erronka hau aurre egiketo egitasmo berri bat ezarri dairakasleentzako.

Garbi dago teknologia berriak eguneroko paraktikan txertazeak irakaslearenrola aldatzea ekar dezakeela, eta ekarri beharko lukeela. Jada ez danaikoa irakasleak informazioaren igorle hutsak eskura baitaiteke;hortxe daukagu, sarean, denon eskura. Baina XXI. Mendeko irakasleakez du teknologiaren menpe bizi behar, teknologia bere mesederakoerabili behar du, bere helburu didaktikoak errezago lortzeko.
Aldaketaunearen trena galdu nahi ez badugu, irakasleok beste konpetenziabatzuk garatu beharko ditugu: ikaskuntza- irakaskuntza prozesuantutote eta gidari lanak egiteko gai izan, informazio uholdearenaurrean gure ikasleak ito ez daitezen eta autonomiaz etakritikotasunez joka dezaten saiatu, gure baliabideak diseinatzekourratsak eman (horretarako digitalki konpetenteak ere izan beharkodugu), beste irakasleekin elkarlanean aritzeko gaitasuna areogotu.Horretaz gain, irakaslearen jardunak indar haandiagoa ipini beharkolluke irakasleak bere kasa ikas dezan eta bizitzan zehar ikastekogrina ere piztu beharko lioke. Irakasleak informazioa eta komunikazioteknologiak eskaintzen dituen aukera guztieiadi dagoen profesionalabeharko luke, eta aukera horiek baliatu ikasleen ikasketa prozesuaegokiagoa, arrakastatsuago eta erakargarriago egiteko. Aldi berean,etengabe aldatzen ari den gizarte honetan, bere jarduna modukritikoan etengabe berrikusteko gai izatearekin batera, ikasleariikasten ikastea lagundu beharko lioke. Ondo legoke gure jarrerarenardatza eguneratuta egotea, aldaketen aurrean irekiak eta aldaketahoriek aurrera eramateko prest izatea.
Horiguztia ez du programa batek ekarriko; izan ere, erabiltzaileakhautatzen baitu tresna nola eta zertarako erabili. Hori, neurri handibatean, gure jarrera eta aldaketaren beharra susmatzeak baino ez duekarriko; halere, denok dakigu konpromisoa lortu ahal izateko,borondateaz gain, nahitaezko direla informazioa, laguntza etaazpiegituara digital egokiak. Ohiko gurpil zoroan sartu nahi ezean,irakaslearen rola berrasmatu behar dugu.

CURRICULUMAREN DEFINIZIOA (gaurkotua)



Curriculumaren definizio gaurkotua
Curriculuma, disziplina bat da, non irakaskuntza-ikaskuntza, prozesu instruktiboak, alegia, objektu materialtzat hartzen dituen. Curriculumak marko instituzionalean kokatzen diren irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak azaltzen ditu, hauen burutsapena proposatuz bere hobekuntza helburu izanda.

Curriculumaren definizioa
Hezkuntza etapa bakoitzean zehaztutako irakaskuntza-ikaskuntza prozesua antolatzen duen plan bat da. Curriculumean, ikasleen ezagutzak eta gaitasunak garatzeaz gain, egungo gizarterako behar diren pautak eta edukiak ere barneratzeko bidea da, beti ere, administraziek zein ikastetxeek emandako jarraibide eta irizpideak jarraituz.

viernes, 24 de febrero de 2012

ZENBAIT BALORE, ESKOLAREN ERANTZUKISUN






Irakasleek klase emateko, lehenengo eta behin, haurraren sozializazioaz eta eskolak horretan duen garrantziaz gaiari buruzko zenbait oinarri barneratuta izan behar dituzte, besteak beste, eskola gizakiok joaten garen lehenengo instituzio burokratiko eta formala denez, honen beharra, batik bat, pertsonak sozializatzea da, hau da, prozesu honen bitartez, edonork taldeko kide guztien arauak, ohiturak, kultura eta baloreak bereganatzen ditu.

Hori dela eta, eskolak nahitaezko faktorea bihurtu da kultur-ereduak transmititzeko, eta are gehiago bizi garen gizarte honetan. Hortaz, eskolak gizartean duen eragina edota erantzukizuna izugarri garrantzitsua da. Nik, argazki honen bitartez, eta Haur Hezkuntzako haurrei erreferentzia eginez batik bat, adierazi nahi dut umeak baloreetan heztea oinarrizkoa dela, eta irakasleek haurren eredu oso inportantea direnez, lehenengo eta behin, irakasleek ELKARLANean lan egin behar dute, haurrei oinarrizko zenbait balore erakutsiz.
Beraz, ondoriozta genezake haurrei transmititu beharreko ideien erantzukizuna eskolari dagokiola neurri handi batean. Beraz, eskolan landu beharreko gaien artean, ELKARLANA, BERDINTASUNA jorratzea eta SEXISMOAREN KONTRA egitea ezinbestekoa da.
Sexismoaren gaiari jarraituz, aipatzekoa da gizarte osoak estereotipo sexistak errepikatzen dituela eta, beraz, gizarte osoaren inplikazioa behar dela honen kontra egiteko. Hortaz, gizarte osoa bideratzea ezinezkoa dugunez, eskoloaren bitartez, behintzat, saiatuko gara gai hori lantzen.

martes, 21 de febrero de 2012

Eskerrik asko irakasle!


Bideo hau aukeratu dugu irakaslearen garrantzia nabarmentzeko. Batzutan ez dugu kontuan hartzen behar bezala, baina irakasle baten papera (gehienbat Haur Hezkuntzan) oso determinatzailea da umearen heziketa prozesurako. Irakasleak, bigarren eredu bat dira umeentzat, gurasoekin izan ezik, denbora gehien pasatzen duten pertsonekin direlako. Hori dela eta, irakasle batek jarrera ona edukitzea ezinbestekoa da. Guk, etorkizuneko irakasle moduan, garrantzia eman nahi diogu honi, eta iraganeko ikasle bezala, konturatu gara zein beharrezkoa den irakasle on bat edukitzea gure klaseetan, motibatzailea, eta ez bakarrik ezagutzak transmititzeko, zutaz kezkatzen dena, afektiboki ere nabaritzen dugulako haienganako lotura bat. Hori guztia kontuan harturik, eskerrak eman nahiko genioke berriz ere, gure bizitzan zehar izan ditugun irakasleei, haiei esker (parte batean besterik ez bada ere) , gaur egun garen moduan garelako, eta hau aprobetxatuz, guk nolako irakasleak izan nahi dugun gogoeta egitera bultzatzeko erabiliko dugu.

lunes, 20 de febrero de 2012

Dorre arrosa ARGAZKIA

Material didaktikoa

 Material didaktikoa irakaskuntzan eta ikaskuntzan lagungarriak diren materialak dira. Hezkuntzaren arloan erabiltzen dira kontzeptuak, habilidadeak eta gaitasunak barneratzeko. Oso garrantzitsua da material didaktikoa aukeratzeko momentuan zer irakatsi nahi dugun jakitea eta argi izatea, bestela aukeratzen dugun materiala ez du ezertarako balio.
Horretarako hainbat pedagogoen laguntza daukagu. Hauek materiak didaktiko sortu zuten haur hezkuntzan erabiltzeko.

Maria Montessori ( 1870-1952) medikuntza ikasi zuen. Hasiera batean arazo mentalak zituzten umeez arduratu zen eta haur hezkuntzarekiko interesa piztu zitzaion arazorik gabeko meak estimulatzeko materiala emanez gero asko aurreratzen zutela konturatu zuenean.

Montessoriren printzipio nagusia : " Umearen eraldaketa jarraitua da, fisiko eta mentala arloan" da.

Materialaren ezaugarriak lau ziren:

  • Materialak zentzumen- ezagupenak sortzen ditu.
  • Elkarketa eta graduazioa lantzen ditu.
  • Gako efektua dauka, beste ekintzetarako prestatzen du material bakoitzak.
  • Material batzuek , berez, ekintza zuzentzen dute.
Montessori materialaren sailkapena egin zuen  :
  • IKUSMENA ESTIMULATZEKO ( dimentsio, kolorea eta forma)
  • UKIMENA ESTIMULATZEKO 
  • DASTAMENA ESTIMULATZEKO
  • USAIMENA ESTIMULATZEKO
  • ENTZUMENA ESTIMULATZEKO
Sailkapen bakoitzean material desberdinak erabiltzen zituen, adibide baten bidez azalduko dut: 

DORRE ARROSA

Helburua: Ikusmena eta ukimenaren bidez bolumena bereiztea.
Materiala: Egurrezko hamar kubo dira arrosaz margotuta. handienaren oinarria 10cm karratukoa da. kuboen ertzak cm bat gutxitxen dira, berez, handienak 1000cm kubiko ditu, eta txikienak 1cm kubiko.

Jolasaren bidez bolumena ezagutuko du intuizioa erabiliz.

Ekintak: 
  • Hezitzaileak Dorrea egingo du " hau handiena da" esanez. 
  • Umeak egingo du dorrea.
  • Ilara egingo da ezkerretik eskuinera, lehenego hezitzailea eta gero umea.
  • Umeak dorrearen ekintzak bakarrik egingo ditu.

ARGAZKIA






Komunikazioaren garrantzia Haur Hezkuntzan BIDEOA



Blog bat komunikazio bide bat da, eta gure ustez, komunikazioa ezinbestekoa da pertsonen arteko harremanak aurrera eramateko. Hori dela eta, bideo honekin emango diogu hasiera gure blogari. Izan ere, berdin dio igorle zein hartzailearen adina, bakoitzak komunikatzeko modu desberdina dauka, eta hemen ikus dezakegu bi urteko umeek aurrera eramaten duten elkarrizketa bat.
Didaktikaren barruan, komunikatzeko gaitasuna barneratzeko hainbat estrategia desberdin daude. Nahiz eta ohikoena gurasoekin edo inguruko pertsonekin hitz egitea hastea den, haurrak haien artean beharbada errezago ulertzen dira, bideo honetan ikus dezakegun bezala.

Didaktika heziteka WEB ORRIA

Guk aukeratutako lehenengo web orrialdea oso interesgarria dela uste dugu. Izan ere, hezkuntzari buruzko bibliografia eta informazioa aurki dezakegu bertan. Gainera, web orrialde batetik bestera salto egitea ez da zaila eta informazioa nahiko ondo sailkatuta dago bilaketa errazagoa izan dadin. Gure ustez, Haur Hezkuntzako irakasle izango garen heinean, web orrialde hau garrantzi handikoa iruditzen zaigu, bai ikasle bai izango garen irakasle garaian ere, esaterako, bertan, hezkuntzari buruzko zenbait artxibo, aldizkari, etab. auki ditzakegu; horrek, errazten digu edozein gairi buruzko zenbait informazio ezberdin eskura izatea gure jarrera kritikoa garatuz joan gaitezen.

Hezkuntzaren arazo nagusiak DOKUMENTUA


Guztiok dakigun moduan hezkuntzan dena ez da larrosen kolorekoa, hau da, bere sailtasunak ere baditu eta dokumentu honetan agertzen direnak ohikoenak izan arren ez dira bakarrak izango. Dokumentuan aipatzen den moduan eta guri erreferentzia egin ahal diguna azken atalean agertzen dena da eta horretan oinarrituta ere besteekiko usteak  plazaratuko ditugu. Gaur egun, nahiz eta betidanik gertatu, irakasle askok bere lana diruaren truke egiten dute eta ez euren bokazioa delako. Horrek azkenean, modu batean edo bestean, ikasleei ere trasmititu egiten zaie deseroso sentitzera ere eramanez. Beraz gure etorkizuneko papera ikusita gure bokazioa dela argi izan beharko dugu beti ere gure lana egoki aurrera eramateko gogoa ahastu gabe.
Aipatzen diren beste terminoak ere berebiziko garrantzia dute, besteak beste, gaur egungo gazterian askotan ikusten den bezala ez dakite ikastearen definizioa, nola egin behar duten eta zeintzuk diren honen onurak. Askotan, dokumentuak esaten duen bezala ikasterako orduan pausuak saltatzen dira eta gero hauek gabe aurrera jarraitzean zailtasunak sor daitezke, beraz, komenigarria litzateke ezer irakatzi baino lehen ikastearen definizioa, onurak eta egiteko modua azlatzea?
Gure ustez, hau oso garrantsitzua izango da bestela aurrera joan ahala zailtasunak areagotuz joango dira eta oinarria ondo jarrita ez badago porrotera joateko aukerak biderkatuko dira.
Amaitzeko, gure gizartean ere askotan aipatzen den kontua kanpo eragileetan oinarritua dago, izan ere, ikasterako orduan ingurune egokia ez izatean oinarritzen da, hau da beste kontuetan pentsatzeko aukera gehiago ditu eta beraz kontzentrazioa galtzea oso erraza izango da. Hau gero eta gehiago gertatzen hari da teknologia berrien asmakuntza aurrera doan einean eta ekiditeko hauen eta umearen edadea kontrolatu beharko genuke.

martes, 14 de febrero de 2012

Ongi etorriak!



Ongi etorri Haur Hezkuntzako ikasleek sortu dugun blogera!
Espero dugu txantxangorrien antzera sarrera batetik bestera hegan egitean intereseko gauzak topatzea.

Noemi Aguirre, Arantza Cruz, Paula Gonzalez eta Laura Garcia gara Haur Hezkuntzako graduko ikasleak eta blog hau egiteko bildu gara didaktika orokorreko hainbat irizpide argitaratzeko asmoz.
Astero gutxienez bi ekarpen sartzen saiatuko gara zuen arreta eta interesa bizirik mantendu dezazuen beti ere astuna izan ez dadin. Ekarpen hauen barruan bideoak, dokumentuak, argazkiak eta beste zenbait baliabide zein hauen iturriak aurkituko dituzue, gure iritzi edo hausnarketarekin batera.
Besterik gabe, blogarekin hasteko eta iradokizunak jasotzeko prest gaude.
Beraz, hastera goaz!