lunes, 20 de febrero de 2012
Hezkuntzaren arazo nagusiak DOKUMENTUA
Guztiok dakigun moduan hezkuntzan dena ez da larrosen kolorekoa, hau da, bere sailtasunak ere baditu eta dokumentu honetan agertzen direnak ohikoenak izan arren ez dira bakarrak izango. Dokumentuan aipatzen den moduan eta guri erreferentzia egin ahal diguna azken atalean agertzen dena da eta horretan oinarrituta ere besteekiko usteak plazaratuko ditugu. Gaur egun, nahiz eta betidanik gertatu, irakasle askok bere lana diruaren truke egiten dute eta ez euren bokazioa delako. Horrek azkenean, modu batean edo bestean, ikasleei ere trasmititu egiten zaie deseroso sentitzera ere eramanez. Beraz gure etorkizuneko papera ikusita gure bokazioa dela argi izan beharko dugu beti ere gure lana egoki aurrera eramateko gogoa ahastu gabe.
Aipatzen diren beste terminoak ere berebiziko garrantzia dute, besteak beste, gaur egungo gazterian askotan ikusten den bezala ez dakite ikastearen definizioa, nola egin behar duten eta zeintzuk diren honen onurak. Askotan, dokumentuak esaten duen bezala ikasterako orduan pausuak saltatzen dira eta gero hauek gabe aurrera jarraitzean zailtasunak sor daitezke, beraz, komenigarria litzateke ezer irakatzi baino lehen ikastearen definizioa, onurak eta egiteko modua azlatzea?
Gure ustez, hau oso garrantsitzua izango da bestela aurrera joan ahala zailtasunak areagotuz joango dira eta oinarria ondo jarrita ez badago porrotera joateko aukerak biderkatuko dira.
Amaitzeko, gure gizartean ere askotan aipatzen den kontua kanpo eragileetan oinarritua dago, izan ere, ikasterako orduan ingurune egokia ez izatean oinarritzen da, hau da beste kontuetan pentsatzeko aukera gehiago ditu eta beraz kontzentrazioa galtzea oso erraza izango da. Hau gero eta gehiago gertatzen hari da teknologia berrien asmakuntza aurrera doan einean eta ekiditeko hauen eta umearen edadea kontrolatu beharko genuke.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Maila teknikoan:
ResponderEliminar* Dokumentua txertatu behar zenuke.
Eduki mailan.
* Gauza askorekin ados egon arren, kritikatu ere egin daiteke dokumentu hori. Zuk eman diozun ikuspegiari eutsi; gainera zer kritikatu ikusiko bazenu, hobeto.