Material didaktikoa irakaskuntzan eta ikaskuntzan lagungarriak diren materialak dira. Hezkuntzaren arloan erabiltzen dira kontzeptuak, habilidadeak eta gaitasunak barneratzeko. Oso garrantzitsua da material didaktikoa aukeratzeko momentuan zer irakatsi nahi dugun jakitea eta argi izatea, bestela aukeratzen dugun materiala ez du ezertarako balio.
Horretarako hainbat pedagogoen laguntza daukagu. Hauek materiak didaktiko sortu zuten haur hezkuntzan erabiltzeko.
Maria Montessori ( 1870-1952) medikuntza ikasi zuen. Hasiera batean arazo mentalak zituzten umeez arduratu zen eta haur hezkuntzarekiko interesa piztu zitzaion arazorik gabeko meak estimulatzeko materiala emanez gero asko aurreratzen zutela konturatu zuenean.
Montessoriren printzipio nagusia : " Umearen eraldaketa jarraitua da, fisiko eta mentala arloan" da.
Materialaren ezaugarriak lau ziren:
- Materialak zentzumen- ezagupenak sortzen ditu.
- Elkarketa eta graduazioa lantzen ditu.
- Gako efektua dauka, beste ekintzetarako prestatzen du material bakoitzak.
- Material batzuek , berez, ekintza zuzentzen dute.
Montessori materialaren sailkapena egin zuen :
- IKUSMENA ESTIMULATZEKO ( dimentsio, kolorea eta forma)
- UKIMENA ESTIMULATZEKO
- DASTAMENA ESTIMULATZEKO
- USAIMENA ESTIMULATZEKO
- ENTZUMENA ESTIMULATZEKO
Sailkapen bakoitzean material desberdinak erabiltzen zituen, adibide baten bidez azalduko dut:
DORRE ARROSA
Helburua: Ikusmena eta ukimenaren bidez bolumena bereiztea.
Materiala: Egurrezko hamar kubo dira arrosaz margotuta. handienaren oinarria 10cm karratukoa da. kuboen ertzak cm bat gutxitxen dira, berez, handienak 1000cm kubiko ditu, eta txikienak 1cm kubiko.
Jolasaren bidez bolumena ezagutuko du intuizioa erabiliz.
Ekintak:
- Hezitzaileak Dorrea egingo du " hau handiena da" esanez.
- Umeak egingo du dorrea.
- Ilara egingo da ezkerretik eskuinera, lehenego hezitzailea eta gero umea.
- Umeak dorrearen ekintzak bakarrik egingo ditu.
ARGAZKIA

Zabalegi heldu diozue; Montesoriri buruzko paunteei hautsa kendu diozue? Oso pedagoga interesgarria hura. Hobeto zehaztu zeri buruz ari zare(te)n idazten.
ResponderEliminarDiozu(e)n guztia interesgarria, baina dena elkarrekin multzotuta dagoela ematen du, haririk ez zaio ikusten.