lunes, 12 de marzo de 2012

EGIN ETA HEZKUNTZA IZAN



  
       Bideo hau ikusi eta aukeratzera eraman nauen arrazoietako bat, hezkuntza beste ikuspuntu desberdin batetik ikustera eraman nauela izan da. Hala nola, gure egunerokotasunean ikusten ez dugun errealitate bat plazaratzen duelako nahiz eta gehienok jakinaren gainean egon.

         Kasu honetan ikus dezakegun moduan, Dominikar Errepublikaren egoera ikusten da, non hezkuntza ez dauka behar beste leku, hau da, ez zaio behar beste garrantzirik ematen eta diru truke lan egitea nahiago izaten dute ikasketak jasotzea baino. Hau ez da adin nagusien artean gertatzen soilik eta hori izan daiteke arazo larriena, adin gutxikoek lanean jardutea ikasketak jaso behar dituzten aroan.

         XXI. mendean murgildurik hau ikustea zoramena sor dezakeen egoera dela esan dezakegu, hau da, ezin dugu imajinatu gure gizartean holako gertaerarik ematea. Hau zergatik? gizarte batzuk besteak baino aurreratuago daudela eta haien arteko desberdintasunak nabariak direla argi dago, baina hezkuntzaren arloan berdintasun bat lortzea beharrezkoa litzatekeela deritzot, izan ere, nahiz eta askok pentsatu pertsona bera hezteko hezkuntzaren beharrik ez dagoela, modu batean edo bestean hezte prozesu horren parte hartzailea ere bada.

         Aipagarria da esatea, bideoan umeak bere etorkizuneko lanez hitz egiten dutenean, irakasleari euren ilusioak esaten dizkiotela ikasi nahi dutena azalduz, medikuntza besteak beste. Honekin antzeman dudana da nahiz eta ikasteko eta hezkuntza bat jasotzeko aukera handirik ez izan, honetarako ilusioa izaten jarraitzen dutela.

         Sarrera honekin amaitzeko, gaur egun daukagun egoerari erreparatu behar diot, gure hezkuntza sistemari hain zuzen, eta hausnarketa bat egitearren, burura etortzen zaizkidan galderak honakoak dira: gure hezkuntza sistema aurrera doa gizartean ematen diren aurrerapenekin batera eta XXI. mendera egokitua dagoela esan genezake, beraz, zergatik ez da berdin gertatzen Dominikar Errepublikaren kasuan? gizarte arazo bat da? edo egoera hau bultzatzen duen zerbait dago ikusten ez dena? eta azkenik, nork izan dezake honen konponbidea edo egoera honetatik ateratzeko gakoa?



1 comentario:

  1. Osorik ezin izan dut ikusi, soilik lehenengo 6 minutuak. Uste dut horrekin nahiko ulertu dudala bideoaren nondik norakoaz.
    Horrelakoekin nahiko erantzun tipifikatua dut; beraz, zuretzat egokia ez dela uste baduzu, esadazu.
    Aukeratu duzun errealitate hori zugandik hurrun dago; hurrun dagoenez muga argi bat sortzen da ikusle/hausnarle/pentsalariaren buruan: haiek (besteak) eta gu banatzen gaituztenak. Mugaren beste aldean daudenekin errukiaren fazinazioak harrapatu ahal gaitu.
    Baina, haiek gure buruan "beste" moduan eraikitzen ditugunean ez dira "gure" parte, ez gara gu. Hurrun daudenez, errukia sortarazten digunaren alde ezin dugu ezer egin. Ezer ez dugunez egiten egonenan egoten ikasten dugu.

    Ez da ona horretan ibiltzea.

    Berriz, zuk praktikak egitera Dominikar Errepublikara joan behar duzula esango bazenit, zuk esango bazenu horiek zure bizitzan txertatuta daudela eta haiei buruz berba egiten duzunean zure buruari buruz ari zarela berbetan; orduan, nire berba guzti hauek sobran leudeke.

    Bestela, albokoari begiratu eta aurkitu hor zure egin beharra (albokoari begiratuta errukia baino eginbeharra sentitzen baitugu); horrek, eginbeharrak, ezer egitera eraman behar bazintu, erman ahal izan zaitzan.

    ResponderEliminar