jueves, 29 de marzo de 2012

Arte plastikoak Haur Hezkuntzan


Bideo honek arte plastikoaren garrantzia erakusten digu. Aurreko sarreran aipatu dugun bezala, irudi batek mila hitz baino gehiago esaten du, eta hori bideo honetan hainbat eta hainbat iruditan ikus ditzakegu. Denetariko irudiak ditugu, eta gainera irudi batzuetan oso argi nabaritzen dira koloreen kontrasteak, itzal mota desberdinak (proiektatua eta berezkoa) eta tonuak, besteak beste.

Haur Hezkuntzan garatu beharrezko gaitasunen artean, didaktika espezifikoaren arloan arte plastikoak aurkitzen ditugu. Haurrek inguruko kultura-adierazpenak ezagutzeko eta haiekiko errespetua, interesa eta partaidetza jarrerak lantzeko egokiak dira plastikazko jarduerak. Era berean, inguru hurbileko kultur adierazpenekiko interesa eta errespetua edukitzeko ere. Gainera, arte plastikoak hirugarren esperientzia eremuan kokatzen dugu, komunikazioa eta irudikapena.

Hala ere, eta bideo honi kritika txiki bat eginez, bideoa landuagoa egon beharko legokeelakoan nago. Izan ere, arte plastikoei buruz hitz egiterako orduan Haur Hezkuntzan, trebetasun eta abilezia asko landu daitekeela esango nuke, eta bideo honetan ezin direla ondo behatu. Beste ikuspuntu batetik ere, eta hasieran aipatu dugunarekin bukatzekotan, bideo honetan gutxi azaltzen bada ere, azaltzen dena ondo espezifikatuta dago, eta irudien bidez guztia uler dezakegu.

1 comentario:

  1. Ikusi eta irakurri dut.
    Interesgarria bideoa eta zure iruzkina ere bai; bakoitza kritikatzeko kontuan izan beharreko markoa pentsatu behar da. Bideo hori "plastika adierazpenaren garapena eta bere didaktika ikasgaian ulertu behar da, hiru urteko diplomaturan; zurea, berriz lau urteko karreran lauhilekoko didaktika orokorra ikasgaian.
    Mirenen bideo horrek oso nota ona hartuko zuela uste dut, irakasleak bere lana kontuan izan behar zuelako; zure kasuan berriz, gai interesgarriari heldu badiozu ere, zehatzago heltzeko gomendio egin behar dizut berriro ere, gauza zehatzagoei.
    Oso teorikoa da egiten duzuna, teoria ondo dago, baina horretarako hor ari gara ikasgaian jo eta ke. Zuk hemen ahalegindu behar zenuke orain errealitatearekiko lotura zehatzak egiten; teoriarako joera baduzu, berdin berdin teorizatuko duzu, baina "praktika" teorizatu behar duzu, praktikan ahalik eta oinarrituen.
    Bestela, ikasleek egindako lanetan baino hobe zenuke irakasleentzako egindako materialetan oinarritzea.

    ResponderEliminar