martes, 20 de marzo de 2012

"LOS CUATRO PILARES DE LA EDUCACIÓN"



"Los cuatro pilares de la educación" dokumentua oso interesgarria da irakasleek irakaskuntza-ikaskuntza xedea argi izateko, hots, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua bideratzeko.

Hezkuntzak, etorkizunean aurkituko ditugun lehiak edota oztopoak gainditzeko behar ditugun ezagutza teoriko eta praktiko asko helarazi behar ditu; baita bideratu ezagutza askoren artean zeintzuk hautatu.
Izan ere, hezkuntzaren eginkizun garrantzitsuetarikoak bi dira: ezagutza teorikoak praktikan jartzen erakustea eta irakaskuntza etorkizuneko lan-merkatura egokitzea. Horretarako, hezkuntzaren zutabeak lau dira: ezagutzen ikasi, egiten ikasi, elkarrekin bizitzen ikasi eta izaten ikasi.

Horretarako zutabe bakoitza, nahiz eta, elkarren artean zerikusi handia izan, ezaugarri jakin batzuetan oinarritzen da.  Esaterako, ezagutzen ikasteak, komunikazioa oinarritzat hartzen du, kultura orokorra goraipatuz, baita materia gutxi batzuetan sakon ikasteko erraztasuna ere.

Bigarrenik, egiten ikasteak, oroitzapena, pentsamendua, eraberritze gaitasuna, talde-lanean aritzeko gaitasuna, etab., garatzea du oinarri. Izan ere, lehenengo eta bigarren puntuak, elkarlanean aritzen dira erreferentziatzat lanbide-heziketa dutelarik.

Hirugarrenik, elkarrekin bizitzen ikastea, aniztasunean, errespetuan, proiektu kooperatiboak, norberaren ezagutza, etab. ditu oinarri. Eta azkenik, Izaten ikasi, pertsonen garapen globala garatzea du oinarri, pentsamendu autonomo eta kritikoa garatzeko.

Dokumentuak oso ondo zehazten ditu bakoitzak eta ulertzeko erraza da. Gainera, bakoitzaren helburu zehatzak zehazten ditu etorkizunean oinarrituz eta adibide errazak adieraziz. Hemendik animatu nahi dugu irakurri ez duen orori irakurtzera, ineresgarria baita.

1 comentario:

  1. Benetan ere dokumentu ona berori.
    Hala ere, esan hori ez dela dokumentu osoa, 99. orritik 103.erako tartea baino ez.

    Espero dut dokumentu hori irakurri izanak zuri laguntzea zure formazioan aurrera egiten (ahaleginez, nire ikasgaian erakusten).

    Orain gaitasunen gaiari hurretik heldu behar zeniokeela uste dut, askoz hobeto ulertzeko tresnak dituzula ematen du-eta.

    * Dokumentua txertatu behar zenukeen.

    ResponderEliminar