jueves, 17 de mayo de 2012
kostruktibismoa eskola libreetan
Konstruktibismo lantzea oso interesgarria iruditu zaidanez, eskola libreei buruzko informazioa bilatzen egon naiz eta Arabako eskola libre baten aldizkari batekin topa egin dut, Trokonizeko “Geroa” eskolarekin, dokumentu honetan ikus dezakezuen moduan.
Oso interesgarria iruditzen zait hezkuntzari ikuspegi desberdin bat ematea, eskola honetan ikasleek askatasunez, berdintasunez, zoriontasunez eta sentimenduen bidez ikasten dute. Ulertu dudanagatik eskola honen helburua haurraren zoriontasuna mantentzea da eta kontzeptu hura hezkuntzaren oinarritzat hartzea da nagusitzen duena.
Trokonizeko eskolan, askatasuna eta autoerregulazioa kontuan harzen dituzten beste kontzeptuak dira. Bi adierazpen hauek erlazio zuzena dute, askatasunik gabe autoerregulazioa ez baita agertuko. Umeak askatasuna behar du momentu bakoitzean nahi duena egiteko, eta hori da motibazio lortzeko biderik onena.
Aurrera eramaten den pedagogiak jokoari eta arteari garrantzia handia ematen dio, haurrak autonomiaz bizi nahi duen bizitza aukeratzeko eta zoriontsu izateko oinarrizkoak diren bi kontzeptu hauek beharko ditu. Alde batetik, arteak: dantza, pintura, antzerkiak,...eta beste aldetik askatasunez gorputzarekin adieraztea beraien ikaskuntza.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario