Dokumentu honetan, unitate didaktiko baten programaziorako eredua proposatzen da. Hasteko, unitate didaktikoa zer den argitzen du, ondoren unitate didaktiko baten barneak egon beharrekoak azaltzen ditu (gaitasunak, helburu didaktikoak, edukiak, metodologia, ebaluazioa eta berreskurapena, elementu osagarriak, aniztasunaren trataera, disziplinartekotasuna eta ikastetxeko proiektuekiko lotura. Aipatutako dokumentua irakurri eta gero, iruditu zaizkidan jarraibide deigarrienak ondoren adieraziko ditut:
Unitate didaktikoa gelako lana antolatzeko errekurtso bat da, ikaste-irakasteko prozesuan parte hartzen duten elemendu guztiak era koherente batean lotzen (gaitasunak, helburuak, edukiak, metodologia, ebaluazioa, etab.) ditu baita zehaztu ere. Bestalde, unitate didaktikoa gai baten edota proiektu baten inguruan antola daitekeen plangintza da; eta unitate didaktiko guztiak batuz, urteko plangintza osatzen da.
Unitate didaktiko batek oinarrizko zortzi gaitasunak kontuan izan behar ditu. Halere, unitate didaktiko batean ez da derrigorrezkoa gaitasun guztiak lantzea, soilik, zuzenean irakasgaiari loturik doana/doazenak gehi irakasleak landu nahi dituenak.
Beste aldetik, helburu didaktikoek programazioaren helburuak zehazten dute, oinarrizko Hezkuntzaren helburuak haintzat harturik. Helburu horien egitura osatzeko, hiru aspektu landu behar dira: Zer?, nola? eta zertarako?
Edukiei dagokienez, hauek formulatzeko sustantiboak erabili behar dira, Curricuum dekretuan agindutakoak izan behar dira, eta, bai eduki bai eduki multzoenarteko oreka bilatu behar da (edukiak sailkatu gabe).
Metodologia egiteko, unitate didaktiko horretan jarraituko diren printzipio metodologikoak aipatu behar dira, eta ondoren lana nola garatuko den zehaztu behar da. Beraz, estrategia metodologikoa jardueren bitartez zehaztu behar da, bertan, ikasleek landu behar dituzten edukiak zehaztu behar dira, baita, lekua, denbora, taldekatze mota eta baliabideak zehaztu ere.
Ebaluazioa bat etorri behar da proposatutako helburu, eduki eta jarduerekin. Aipatutako helburuen irizpideak Curriculumean finkatutakoak eta helburuen lorpena neurtzeko egokiak izan behar dira.
Ekarpen honekin amaitzeko, azpimarratu nadi dut aurkitutako informazioa oso lagungarria izan zaigula unitate didaktiko lanari hasiera emateko, izan ere, oso dokumentu ulerterraza da eta jarraibide argiak jasotzen dituena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario