sábado, 5 de mayo de 2012

Ulises programa

Artikulu honetan, La Salleko ikastetxeak lantzen ari diren Berrikuntza Pedagogiko Programen berri ematen da. Berrikuntza Pedagogiko programak bost programa desberdinez osatuta daude:Ulises (Neuronen Garapen Goiztiarren Programa), Optimis (Gaitasun Garapen Programa), Crea (Sormena Garatzeko Programa), Ideal (Arazoak Konpontzeko Prozedura Orokorra) eta Tec Unitate Didaktikoa.
Programa hauen helburua, hezkuntza eskaintza osatzea da, hots, kalitatezkoa eta bereizgarria izatea.

Oraingoan, Ulises Programan oinarrituko naiz oso interesgarria iruditu zaidalako, halere, hurrengo batean, Tec Unitate Didaktikoari buruz hitz egingo dut.

Ulises Programa haurraren neuronen garapena indartzeko edo bultzatzeko programa da; neuronen arteko loturen garapenean oinarritzen den prozesua. Neuronen arteko loturak gure burmuinak jasotzen dituen estimuluen arabera osatzen dira.

Programa honen helburua, estimulatzeaz gain, haurrei sakoneko eduki kognitibo batzuk sortzea eta eduki horiek ordenatzea eta haien arteko lotura egitea da. Horretarako, programa ezagutza arlo ezberdinetan banatuta dago, arlo bakoitzak pack izeneko informazio sorta du,irudiak eta informazio textuak dituena. Egunero, bost minutuko hiru saio burutzen dira: irudia erakutsis eta pixkanaka informazioa gehituz.

Arikulua irakurriz gero, konturatuko zarete programa oso interesgarria dela, emaitza onuragarriak dituela, eta aurrera eramateko zailtasun handirik ez dituela. Bide batez, psikomotrizitate klasean ikusitako bideo batek kritikatzen duen metodologia delakoan nago, ez naiz bideoaren izenaz gogoratzen, baino klaseko edonork gogoratzekotan erantzutea eskertuko nuke. Izan ere, ezin izan dut bideo hori berriro ikusi eta irakurritakoarekin kontrastatzea gustatuko litzaidake.

2 comentarios:

  1. Ez dakit, Noemi -bide batez: etiketez izenpetu-, konturatu zaren, berrikuntzen gaineko artikulu hori 1998koa da. Nik uste dut ordutik hona beste forma bat hartuta izango duela horrek guztiorrek. Psikomotrizitateko bideo horren berri neuk ere izan nahi nuke.
    Bestela, berriagoa duzu zure klasekide batek post honetan analizatutako bideoa. Irakurri baino lehen ikusi. Gero irakurri.

    AMaitzeko: ahalegindu UDen teorian ardazten orain egiten duzu(e)na; hortxe lan piloa duzue-eta.

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Bideoa eta web orrialdea oso interesgarriak iruditu zaizkit. Doman metodoa ezaguna dugu; izan ere, guk elkarrizketatutako irakasle batek arrera eramaten duen metodoa da. Beste ikaskideak egindako lana aproposa izan zait neuk Doman metodoaren inguruan nuen ezagutza gehitzeko. Eskerrik asko.

      Eliminar