Web orrialde honetan, hizkuntzen irakaskuntzarako materialak, hots, ikasgelarako proposamenak aurki ditzakegu. Bertan, ingelera lantzeko hainbat baliabide agertzen dira. Haur Hezkuntzarako, adibidez, urte bakoitzeko baliabide batzuk proposatzen dira; praktikara eramateko orduan, haurrren interesetatik edo beharretatik abiatuta irakasleak unitate didaktikoa egin dezan. Bestalde, Lehen Hezkuntzatik aurrera, baliabide bideratuagoak proposatzen ditu.
Gainera, oso baliabide interesgarria da, izan ere, Hizkuntzen Trataera Bateratua HTB, Curriculumeko hizkuntzen programazio adostua, alegia, kontuan hartzen baitu. Besteak beste, orrialde honetan, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzarako HTB programazioa aurki dezakegu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario