martes, 10 de abril de 2012




Aurkezpen honetan 14 ipuin agertzen dira, ipun bakoitzak historio bat dauka.
Istorio bakoitzean pertsonai ezberdinak agertzen dira , umeak, beste haurrek dituzten sentimenduak dituzte, ondo pasatzen dute jolasterakoan, gaizki sentitzen dira baztertuta daudenean, maitatzen dute, errespetua eta babesa bilatzen dute; baina arazo bat dago, umeak ez dira konturatzen eskubide batzuk dituztela eta horiek ez direla betetzen.
Gaur egun, eskubideak etxean ez ezik eskoletan ere irakatsi behar dira, hori horrela izan beharko zen, baina horrela da? Eskoletan matematika, lengoaia, euskara... ez ezik eskubideak ere irakatsi behar dira, hori benetan gertatzen da? Orokorrean irakaslearen arima itzalita dago, ez dute irakasteko ilusiorik, gero eta depresio gehiago daude, baja gehiago, klaseetan arazoak izaten dituzte ikasleekin...
Zergatik harritzen gara entzuten dugunean haurrak gero eta gaixtoagoak direla edo ez dutela ezer ez errespetatzen? Normala da...

1 comentario:

  1. * Izenburua ipini
    * Dokumentua txertatu

    Zuk formazio gehitxoago duzunez, nabarmen utzi nahi nuke gaitasunetan oinarritu beharrean edukietan oinarritzen duzula zure arrazonamendua.

    Bestela ere, Orokorrean irakaslearen arima itzalita dago, ez dute irakasteko ilusiorik diozu; hezkuntza sistemak bihar-etzi pott egin behar duela ematen du, zure berben arabera. Arazo nabarmenak eta arazo berriak badirela egia bada ere, "arima itzalita" zuten irakasle asko eta asko erretiroa hartuta daude edota zaharraren zaharraz hilda.

    Oharra: zuk idatzitakoak beste batek irakurtzea eta zuzentzea gomendatzen dizut

    ResponderEliminar