Hezkuntzaren aldetik azaldutako kontzeptuei atsedenaldi bat ematearren, irakasleak pertsona moduan kontuan hartu behar dituen hainbat aspektu aurkeztea gustatuko litzaidake. Horretarako, bideo apropos bat aurkitu dut, eta hau aprobetxatu nahiko nuke puntu batzuk zehazteko. Hona hemen aukeratutako diapositiben bideoa: 10 Secrets to Great Teaching
View another webinar from Zaid Alsagoff
Ikus dezakegunez, parodia moduko bat da. Nire atentzioa deitu duen lehenengo diapositiba honako hau izan da: "The good teacher explains. The superior teacher demonstrates. The great teacher inspires." Beraz, benetan ona den irakasleak haurrengan sortutako inspirazioetan zentratu behar da, eta ez soilik azalpenetan eta demostrazioetan gelditu, askoz harago joan behar da.
Batzuetan, ume baten hezkuntza gure ardura denean, bakarrik pentsatzen dugu irakatsi behar diogun teoria eta kontzeptuetan, umearen motibazioa eta bere sentimenduak haintzat hartu gabe. Diapositiba hauetan ikusi dugun bezala, umeen arreta klasea hasi eta 10 minutura galduta dago, eta hau ekiditzeko hainbat metodo aurkitu ditzakegu, klasea dinamikoa eta dibertigarriagoa egiteko. Baina hau irakasle guztiek ez dute berdin ikusten, hori dela eta, hainbat eta hainbat klaseetan umeen motibazioa gaiarekiko gero eta txikiagoa bihurtzen da.
Beste diapositiba interesgarri bat honako hau izan da: "The secret to success is failure". Hau ere, kontuan hartu beharreko beste puntu bat da. Irakasleak gaur egun teoria ematean besterik ez dira zentratzen, eta haurrak azterketarako prestatzea da haien helbururik nagusiena, guztiok gainditu dezaten. Beharbada, Haur Hezkuntzan oraindik hau ezin dugu ondo behatu, baina gure kasuan ere curriculumean ezarrita dauden gaitasunak lortzean zentratzen direla irakasleak esan dezakegu. Blog honetan argituratutako beste sarrera batzuetan esan dugun bezala, ume bakoitza mundu bat da, eta hau beti buruan izan behar dugun esaldi bat da. Hortaz, ume guztiei ezin zaie garapen eta abilezia berdinak eskatu nahiz eta adin berberakoak izan.
Sarrera honi bukaera emateko, bertan agertzen diren 10 kontzeptu horien garrantzia berriz ere azpimarratzea gustatuko litzaidake: motibazioa, gauzak berriak ikustea, kritikoak izatea... ezinbestekoa ikusten dudalako umeen arreta mantentzeko eta haien abileziak garatzeko era dinamiko eta pedagogiko batean.
Thanks you, Laura; whith them you... inglesez ikasi behar dudala gogorarazi didazu (je suis ête un etudiant de française, ma ho imparato tanto italiano de più) Behar den moduan ez jakitea ez da alferkeria. Paranoiak aparte:
ResponderEliminarZure hausnarketa zuretzat emankorra izango zela espero dut; nik gustura irakurri ditut. Zuk HHko irakaslea izan behar duzula buruan dudala ekarriko dizut adibide bat: amak bere umeari oinez irakasten dionean, zer egiten du? She explains? She demonstrates? or sheinspires, umearen aurrean "etorri-etorrika" jartzen denean?
Nire esperientziaz esango nizuke beste gauza bat: irakaslea good teacher ala superior teacher ala great teacher izatea ikaslearengan dago asko; denak ezin izango dituzu inspiratu; beraz, demostratzea eta azaltzea ez da ahaztu behar.
Esango didazu.