Gainera, lanean hasi aurretik, ikasmaterialaren gida irakurtzeko aukera dago, gidarik gabe ikasmateriala trakeski erabiltzeko arriskua baitago. Garrantzi handikoa ere bada, bertan topa dezakegun ikasmaterial didaktikoa oinarri sendoetan errotua dagoela eta gelan, haurrekin, lan egiteko funtzionala izan behar dela. Aukitu dezakegun ikasmaterialak 2. edo 3. zehaztapen mailekoak izango dira; urtzintzako unitate didaktiko zein irakasleren batek idatzitako unitate didaktikoak aurki ditzakegulako bertan; irakasleek ikasmateriala egiterako orduan (3. zehaztapen maila) Urtxintzako curriculumaren (2. zehaztapen maila) ezaugarriak zehatz mehatz jarraitu beharko ditu.
Bada, edozein bilaketa egitea oso erraza da, hots, bilaketa- sistema aurreratua gehitu diote, hortaz, eskaintzen den informazioari buruzko nahi beste bilaketa egin daiteke aldi berean. Bestalde, eskaintzen duten material didaktikoa Curriculum dekretuak zehazten dituen ezaugarri oro hartzen ditu baitan: gaitasunak, edukiak, metodologia eta ebaluazioa; horrez gain, helburuak eta beste zenbait ezaugarri ageri dira.
Amaitzeko, aipatu behar da, urte bakoitzeko unitate didaktiko asko dagoela eta oso baliagarriak eta aberasgarriak direla.
Oso web orri interesgarri/garrantzitsu aurkitu duzu: gorde.
ResponderEliminarHala ere arazo tekiko batez ohartarazi behar zaitut, aurrera segitu orduko: estekak sortzen dituzuenean ez duzu buruz egin behar, ctrl+c / crtl+v erabilita baino. Bestela, ahaztura edo hortografia akatsak (Urtxintxa idatzi ordez, Urtxintza, kasu honetan) esteka galtzera eraman zaitzake.
Segituz: Iaz arte Urtxintxan material osoa jaitsi ahal zen PDF bakarrean, horrek ikertzea errazten zuen; orain, berriz, uste dut login egin behar dela zatika ikusten uzteko.
Oso ona izango da horretan apur bat ikertzea UDa diseinatu behar duzuenerako.