Konstruktibismoaren inguruan ibili gara jo ta ke azkenengo hilabete hauetan. Gure taldeak egindako "murala" aproposa iruditu zait taldeko blogera igotzea, bertan irudi eta eskemen bidez ikus daitekelako konstruktibismoaren oinarria bitartekarien erabilpenei dagokionez.
Konstruktibismoa, 1970-1980tik aurrera indartu zen eta gaur egun hezkuntzaren psikologian teoria nagusia da. Teoria honek dioenez, gizakia ezagutzen sortzailea, hau da, ezagutzak jaso beharrean aurreko esperientzietan oinarrituta ezagutza berriak sortzen ditu. Hori dela eta, garatze prozesu honetan gizakiak abilezia metakognitiboak lortzen ditu.
Konduktismoan umearen ikaskuntza gidatua da, umea pertsona pasibo bihurtuz. Konstruktibismoan, berriz, umea aktiboa da, sortzailea, eta irakaslearen papera soilik umea laguntzea da, baina bere askatasunean oinarrituz, hots, umeak nahi dituen esperientziak bilatzen ditu bera bakarrik ikasiz eta irakasleak hauek aurkitzen edo ulertzen laguntzen dio. Hortaz, umeak ezagutzen esanahiak ulertzeko esperimentatzea beharrezkoa du.
Hala ere, indibidualtasun hau Piagetek azpimarratzen bazuen ere, Vigotskyk inguruneari protagonismoa ematen zion, ikaskuntza soziala ere beharrezkoa ikusiz umearen garapenean. Interakzio sozialaren garrantzia nabarmentzen du eta ikasleek kooperatiboki lan egitean gehiago ikasten dutela egiaztatu da. Bestalde, Piageten ustez, irakastea eta ikastea eskemekin lan egitea da, hots, ikasleek eskema berriak ikasten dituzte (akomodazioa) edota jadanik eraikita dituzten eskemak finkatzen dituzte (asimilazioa).
Ondorioz, esan dezakegu, teoria konstruktibista hauen arabera, ikaskuntza sortzen dela subjektua ezagutzaren objektuarekin harremanetan jartzen denean (Piaget), eta aldi berean, besteekin elkar lanean dagoenean (Vigotsky).

Lana egin duzuena argi dago, jakin ezazue baina; askotan bitartekoak (landu behar zenutena) eta bitartekariak (erabiltzen duzuen hitza) nahastu egiten dituzuela azalpenean horma-irudian eta zuekin mintegian egondakoek (bitartekarietara bideratua).
ResponderEliminar