martes, 17 de abril de 2012

Baratzetik mundura

Aukeratutako dokumentua oso interesgarria iruditu zait, nahiz eta Lehen Hezkuntzarako bideratuta egon. Baratzetik mundura, Lehen Hezkuntzako irakasletzako bi ikasleek eginiko lana da. Bertan, baratza unitate didaktikoa lantzen da. Bide batez, ura, tresneria, elikadura eta zaintza ez ezik, garapen jasangarriekin bat egiten duten zenbait ideia eta ohitura eskuratuko dituzte. LHko ikasleek adierazitako gaiaren justifikazioarekin bat egiten dut, umeek produktu ezberdinen jatorria ezagutzea, alegia. Egia esan, askotan, haurrek produktuak supermerkatuan baino ez dituzte ikusi eta produktu horien jatorria edo jasandako prozesua ezezaguna zaie. Gainera, elikadura osasungarria lantzeko gai aparta da, bizi garen gizarte honetan, gero eta garrantzitsuago den gaia, nahiko txarto elikatzen baikara askotxok.

Esan bezala, aukeratu dudan gaiaren justifikazioa, alde batetik, inurugiroarengan dudan interesa da; eta bestetik, oinarrizko gaitasuna, unitate didaktiko baten eta curriculumaren alor gehienak hartzen dituela barne, hala nola: helburu didaktikoak, arloko helburu orokorrak, arloko edukiak, oinarrizko gaitasunak, etab. Horrez gain, unitate didaktikoa aurrera eramateko proposatzen duen metodologia(konstruktibismoa oinarri izanik, aipatzearren, talde dinamika bultzatuz) eta jarduerak oso egokiak iruditu zaizkit, taula osoan irudikatzen duten legez. Aipatzekoa da, erabili duten curriculum dekretua ez dela HHkoa, baizik eta LHkoa, logikoa denez; eta Nafarroako curruculum dekretua erabili dutela, Euskal Herrikoa (guk ikasitakoa) ordez. Beraz, lauhilabete honetan jasotzen ari garen informazio eta zenbait ideia batu eta era erraz batean erakusten ditu, oso lagungarria izan zait, modu batean edo bestean, jasotako "teoria-informazioa" nolabait praktikan nola jarri ikusteko.

1 comentario:

  1. Ikasle horien lanari egin ahal zaizkion kritika batzuk bururatzen bazaizkit ere, aukera ona egin duzula esan behar dut.
    Zuk esaten duzun moduan, gauza interesgarri asko ditu. Argi izan, baina, dena ez dagoela perfektu hor.

    * Guk landu duguna ez da Euskal Herriko curriculuma, Euskal Autonomia Erkidegokoa baizik. Euskal Herria, ulertu nahi duzun moduan ulertu nahi duzula, Maule eta Donibane Garazi ere badira.

    ResponderEliminar