jueves, 19 de abril de 2012
klaseak bideratzen...
Konstruktibismo gaiaren inguruan informazioa bilatzen nengoela, dokumentu interesgarri batekin topatu naiz. Dokumentua Haur Hezkuntza 2. mailako ikasleei zuzenduta dago, eta, didaktika ikasgaiari dagokio. Bertan, 7. unitatea lantzeko jarraibideak ageri dira; kasu honetan, eredu didaktikoak ikastea tokatu zaie, konstruktismoa aipatzearren. Zenbait kasuetan, dokumentu honek proposatu dituen jarduerak eta klasean irakasleak adierazitako jarduerak oso antzekoak dira. Hortaz, honen birtartez, konstruktibismoaren inguruko lanaren ikuspegia edota mintegien ikuspegia hobeto ulertzera eraman nau. Bestetik, lanean bertan, eredu didaktikoei buruzko informazio egokia aurkitzeko zenbait jarraibide aurkitu ditut, nahiko lagungarriak niretzat, izan ere, hasieran pixka bat galduta nengoen.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Nik uste izan dut euskaraz Didaktika Orokorrari buruz interneten dagoen guztia ezagutzen dudala eta hor etorri zara zu hori hala ez dela erakustera.
ResponderEliminarBaliabide interesgarria. Interneten bila ibili naiz eta, antza, Berritzegune nagusikoa da egilea.