jueves, 26 de abril de 2012

Unitate didaktikoari hasiera emateko

Unitate didaktikoetara hurbilpen txiki bat egiteko asmotan, hemen dokumentu interesgarri bat ustea komenigarria zela iruditu zait. Bertan, unitate didaktikoei buruzko hainbat zalantza argitu ahal izango dugu, eta honekin batera, gaiarekin loturiko hainbat albiste, ekintza... ere aurki ditzazkegu.

Aurkezpenean, Urtxintxa proiektuaren ezaugarriak azaltzerako orduan, hainbat puntuetan umearen eta bere garapenaren buruzko kontzeptuak aipatzen dira, eta baita curriculumaren gaineko zertxobait ere. Kontzeptu hauek gure unitate didaktikoa hasi baino lehen irakurtzeak komenigarria izan daitezkeela esango nuke.

Bestalde, haurren gaitasunak garatzerako orduan kontuan hartu beharreko irizpide metodologikoak lantzen dira, eta baita edukietako esperientzia eremuak ere. Jarraian, Haur Hezkuntzan lantzen diren ikasgaien azterketa bat egiten da, adinen arabera desberdindurik, kontzeptu batzuk argituz, eta bakoitzaren deskribapen bat eginik. Bukatzeko, irakasleak izan beharreko harremanak azaltzen dira, gurasoekiko esaterako.

Gure unitate didaktikoari behintzat hasiera emateko hemendik irakurritako informazioa baliagarria izango delakoan usten dizuegu. Batez ere, etorkizunean ditugun ikasleak argazkian agertzen den neska bezala ez egoteko, eta gure klaseak modu dinamiko batean egiten saiatzeko.

1 comentario:

  1. Aurrekoan klasean aipatu nuen tokietariko bat da hori; kontuan izan, baina, hor agertzen den material asko (akaso, dena?) 2002koa dela.
    Gauza asko nola egin daitezkeen pentsatzen lagundu ahal badizu ere, gaitasun/konpetentzia ikuspegia zeharo faltan du, gaur eguneko ardatza.

    ResponderEliminar